- Inbertsioa 12 milioi eurokoa da, eta obra gauzatzeko epea 20 hilabetekoa.
- Ane Beitia alkateak azpimarratu du Elgoibarrentzat eta Altzolarentzat apustu “estrategikoa” dela: “Jarduketak nabarmen hobetuko du tren-zirkulazioa, eta, gainera, bidegorri bat sortuko da Elgoibar eta Altzola lotuko dituena, eta etorkizun hurbilean, Altzola eta Mendaro”.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko Euskal Trenbide Sarearen kontratazio-mahaiak duela gutxi atera du lizitaziora Elgoibarko Altzolako saihesbidearen eraikuntza, 12 milioi eurokoa eta 20 hilabeteko egikaritze-epea duena. 500 metroko tunel bikoitz batek egungo ibilbidea laburtuko du eta trenbide-pasagune bi kenduko ditu.
Elgoibarko alkate Ane Beitiak azpimarratu du Elgoibarrentzat eta Altzolarentzat apustu “estrategikoa” dela: “Jarduketak nabarmen hobetuko du tren-zirkulazioa, eta, gainera, bidegorri bat sortuko da Elgoibar eta Altzola lotuko dituena, eta, etorkizun hurbilean, Mendaroko Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Altzola Mendarorekin. Garraio publikoaren eta bidegorri sarearen aldeko apustua egiten dugu, mugikortasun iraunkor eta jasangarria bultzatzeko. Egungo azpiegiturak hobetzea ere ekarriko du jarduketak”. Alkateak gaineratu duenez, Udala Altzolako bizilagunekin bildu zen atzo, asteazkena, proiektua aurkeztu eta haien iritziak eta proposamenak jasotzeko.
Arriaga industrialdearen eta Altzola auzoaren arteko trenbide trazadura Deba ibaiarekiko paraleloan doa gaur egun, eta puntu horretan meandro bat egiten du. Horrela, lizitazioan, 500 metro luzeko trenbide bikoitza duen tunel bat eraikiko da, horietatik 454 meategian eta 48 tunel faltsuan, ahokaduren sarreran eta irteeran.
Obra honen birtualtasuna, ibilbidea murrizteaz gain, tunel osoan trenbidea bikoizteak bidaiarien eta merkantzien unitateak gurutzatzea ahalbidetuko duela da. Hau da, trenbidearen zerbitzu-ahalmena handituko da. Izan ere, gaur egun noranzko bakoitzean 60 minutuz behin zirkulatzeko aukera ematen du, eta 30 minutuz behingo zirkulazioetara igaro ahal izango da.
Era berean, tunela eraikiz gero, bi trenbide pasagune kenduko dira: Ganekukoa eta Barazetakoa. Horrela, trazadura aldatzeak egungo ibilbidea etorkizunean bidegorri gisa erabiltzeko aukera emango du.