- Obra honetara bideratutako inbertsio materiala 21.344,97 eurokoa + BEZa da eta 92 metro koadroko espaloi berria, bi parterre berde, zuhaitzak landatzea eta bankuak jartzean oinarritu da.
Elgoibarko Udalak Santa Ana kalean, “Ibai berria” horma-irudiaren ondoan, espaloi bat eta atsedenleku bat eraikitzeko lanak amaitu berri ditu. Elgoibartarren eskaeran oinarritu da ekimena.
Proiektua 92 metro koadroko espaloi berri bat sortzean oinarritu da, eta eremuaren irisgarritasuna hobetzeko diseinatu da. Gainera, arrapala bat gehitu da, egoiliarrek eta bisitariek erraz iristeko aukera izan dezaten.
Iraunkortasunarekiko eta ingurunearen hobekuntzarekiko konpromisoa bi parterre berde sortzean islatzen da, hiri-eremuari natura-ukitu bat gehitzen diotenak. Lau zuhaitz landatu dira.
Atseden hartzeko eta gizarteratzeko leku atsegina eskaintzeko, birziklatutako materialekin egindako lau banku berri jarri dira.
Obra honetara bideratutako inbertsio materiala 21.344,97 eurokoa da, gehi dagokion BEZa. Elgoibarko Udalak herritarren beharrei erantzuteko eta entzuteko duen konpromisoa islatzen du proiektu honek, Elgoibar osoaren onurarako espazio eskuragarriagoak eta atseginagoak sortuz.