Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

Erredakzio Lehiaketak 197 lanetatik 26 saritu ditu, haien kalitatea eta parte-hartzearen errekorra azpimarratuz

  • Aurkeztu diren lanek hainbat gai jorratzen dituzte: ekologia, migrazioa, gerra, bakardadea eta harreman pertsonalak, baina originaltasun handiko fantasiazko kontakizunak ere aurkeztu dira.

Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailen bitartez, antolaturiko VI. Idazlan lehiaketara 197 lan aurkeztu dira, eta horietako 26 izan dira sarituak. Sariak atzo arratsaldean bertan banatu ziren Aita Agirre kulturguneko areto nagusian. 

Sariak banatzeko ekitaldian, Ane Beitia alkateak epaimahaiak egindako lana eskertu du, baita ikastetxeek egindako lana ere, eta sarituak zoriondu ditu.

Epaimahaia herriko literaturzale eta idazleek osatu dute, hala nola, Jasone Osorok, Jon Eugik eta Iñigo Otañok. 

Lehiaketaren helburua ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea izan da, eta epaimahaikoen hitzetan, aurtengo edizioan azpimarratzekoa da parte hartzea, inoiz baino lan gehiago aurkeztu direlako, bereziki, DBHn eta Batxilergoan. Lanen kopuruaz gain, lanen kalitatearekin ere pozik ageri dira epaimahaiko kideak. Lehiaketara aurkeztu diren lanen gaiak anitzak izan dira: ekologia, migrazioa, gerra, bakardadea eta pertsonen arteko harremanak. Baina izan dira baita ere fantasiazko istorio originalak. Gehienak maila egokian eta txukun idatzitakoak gainera. 

Epaimahaikoen ustez, literatura haur eta gazteengan sustatzeko Udala egiten ari den apustua emaitzak ematen ari da, eta horri eustea eskatzen diete Udalari, eskolei eta familiei.

Balorazioa bukatzeko, heziketarekin erlazioa duen datu bat eman zuten: “irakurtzen duten ikasleen artean, eskolako porrota %1ekoa bakarrik da. Dudarik gabe, irakurtzeak eta idazteak izugarrizko abantaila ematen digu ez bakarrik heziketa akademikoan baita pertsonalean ere”.

Epaimahaiaren balorazioa entzun ondoren, Jasone Osorok, Udalaren laguntzaz, gidatzen duen “Bota literak” idazle gazteen klubari buruzko informazioa eman zuen.

 

Bota Literak idazle gazteen kluba

Joan den ikasturtean Bota literak! izeneko idazle gazteen taldea sortu zen, 12tik 16 urtera bitarteko neska-mutilez osatua eta astean behin elkartzen dira Aita Agirren. Helburua idaztea da, idazten ikastea, idatzitakoa partekatzea, ozen irakurtzea, idazten dituzten gauzei buruz hausnartzea eta, batez ere, elkar ezagutu eta jolasen bidez idaztea, ondo pasatzea. Horretarako, hainbat baliabide erabiltzen dituzte, objektuak, musika, ikus entzunezkoak… 

Datorren ikasturtera begira ere jarraitu nahi dute, eta interesa duen oro animatu nahi dute. Ateak irekita daude. Izena emateko nahikoa da mezu bat bidaltzea euskara@elgoibar.eus helbidera.

2022an eta 2023an saritutako lanak jasotzen dituen Liburuxka 2024an argitaratuko da.

Joan den edizioetan bezala, Udalak 2022an eta 2023an saritutako lanekin liburuxka argitaratuko du 2024an. 

Jarraian, udal ordezkariek eta epaimahikideek sarituen berri eman zuten, eta saritu bakoitzak bere saria jaso zuen: erosketa bonua, diploma eta liburuak.

Saritutako lanak, egileak eta sariak ondorengoak izan dira:

 

A TALDEAN (8 saritu): diploma, 50 €-ko bonua eta liburu bat opari
MARTIN MUXIKA CID Buruaren ete beldurgarria
UNAX OLASO BASTIDA Arrano arrantzaleen migrazioa
IZARO POSTIGO LOPEZ Supertxamarra eta sumendi gaiztoa
IBON BASURTO GOROSTIZA Ibon, Martin eta Leo sorginen basoan
MADDI ANSOLA ARRIETA Itsasora bidaia
ITXASO GARAIZABAL         MUGICA Lagunen ametsak
ERIKA RUIZ VILLANUEVA Biharko eguna
LUCIA MARTIN DE JESUS Eva eta bere abenturak
B TALDEAN (8 saritu): diploma, 60 €-ko bonua eta liburu bat opari
LIDE MENDIKUTE  EPELDE Zebra zaldiaren iluntasuna
NOA ZUBIAURRE OSORO Adalet Turkian
NORA GURRUTXAGA IRIONDO Nire udarik onena
NOA PEREZ FERREIRO Mugak gainditzen
SARE LANDA SASTRE Amal desberdina da
UNAX ANSOLA ARRIETA Aw ni Baara, Ni Adio naiz
EIDER GABILONDO LEYARISTI Urdintxo
NORA LEONARDO OÑEDERRA Oroitzapenak
C TALDEAN (4 saritu): diploma, 80 €-ko bonua eta liburu bat opari
JUNE  LANGARA IRIONDO Guns&Roses
JUNES AGIRREGOMEZKORTA ABOITIZ Elgoibar aldatu zuen gaztea
SARA ETURA  GONZALEZ Amets iheskorrak
HAIZEA AIZPURU  ONDARRA Betiko logelan
D TALDEAN (4 saritu): diploma, 100 €-ko bonua eta liburu bat opari
MIREN SERRANO  CORTA Iparralderantz
DANEL RODRIGUEZ                     ARAMBURU Islatzen den mundua
NAROA ANSOLA ANSOTEGUI Esan nahi ez dudana
HARITZ RUBIO  AGUIRRE Hankak lurrean jarrita
E TALDEAN ( 2 saritu): diploma, 120 €-ko bonua eta liburu bat opari
JUNE ARMENDIA GABILONDO Harrapatuta
NAROA RODRIGUEZ ARAMBURU Eskutitza

Eta ekitaldiari bukaera emateko, aipamen berezia jaso zuten ondorengo bost ikasleek, lehiaketan parte hartzeko egindako ahalegin bereziagatik: Sondos Boulmani Laasouli, Markel Prieto Perez, Elaia Ormaechea Arroyo, Nahia Limia Blanco eta Saioa Etxeberria Zabalo.