- Helburua da profesionalei laguntzea beren enpresa-profila sortzen eta pertsonalizatzen Whatsapp Business-en eta funtzionalitate desberdinak erabiltzen negozioaren presentzia eta bezeroekiko harremana hobetzeko.
- Izen-emateak honako estekaren bitartez burutu behar dira: https://labur.eus/OLZsG.
Elgoibarko Udalak eta Debegesa Eskualdeko Garapen Agentziak, autonomoei eta tokiko enpresei digitalizazioan laguntzeko eta tresnak eta prestakuntza eskaintzeko helburuarekin, ikastaro berri bat antolatu dute: ‘Whatsapp Business’. Martxoaren 21ean izango da. 15:00etatik 16:30era izango da Aita Agirre Kulturgunean. Otsailean ‘Google Business’-i buruzko ikastaroa egin zen. Doakoa da.
Itziar Martínez Ceberio marketin digitalean, sare sozialetan eta sormenean espezializatutako aholkularia izango da ikastaroaren arduraduna.
Helburua da profesionalei laguntzea Whatsappen beren enpresa-profila sortzen eta pertsonalizatzen, eta beren negozioaren presentzia hobetzeko funtzionalitate desberdinak erabiltzen. Tailerrak app-a martxan jartzeko tresnak eta ahalik eta gehien aprobetxatzeko aholkuak eskainiko ditu.
Udaletik eta Debegesatik nabarmendu dutenez, gaur egun Interneten egotea funtsezkoa da edozein negoziotarako. Lehiarako abantaila izateko modu bat Whatsapp Business erabiltzea da. WhatsApp Business iPhone eta Androiderako doako aplikazioa da, normalean erabiltzen dugun WhatsApp aplikaziotik independentea. Bereziki enpresa txiki eta ertainek bezeroekin komunikatu ahal izateko garatu zen. Horrela, bezeroekiko elkarreraginak errazten ditu, mezuak automatizatzeko, antolatzeko eta azkar erantzuteko tresnak eskaintzen baititu. WhatsApp Messengerren antzera diseinatu eta funtzionatzen du. Normalean egiten duzun guztia egiteko erabil dezakezu, hala nola mezuak eta argazkiak bidaltzeko. Beste puntu interesgarri bat da WhatsApp Business bateragarria dela WhatsApp Weberekin.
Izena eman esteka honen bidez: https://labur.eus/OLZsG. Edozein zalantza argitzeko, idatzi ekintzaile@debegesa.eus helbidera edo deitu 943 82 01 10 telefonora.