- Helburua da profesionalei laguntzea beren enpresa-profila sortzen eta pertsonalizatzen Googlen eta funtzionalitate desberdinak erabiltzen negozioaren presentzia hobetzeko tokiko bilaketetan.
- Izen-emateak honako estekaren bitartez burutu behar dira: https://labur.eus/3dN98.
Elgoibarko Udalak eta Debegesa Eskualdeko Garapen Agentziak, autonomoei eta tokiko enpresei digitalizazioan laguntzeko eta tresnak eta prestakuntza eskaintzeko helburuarekin, ‘Google Business’-i buruzko ikastaro bat antolatu dute datorren otsailaren 21erako Elgoibarren. 15:00etatik 16:30era izango da Aita Agirre Kulturgunean.
Itziar Martínez Ceberio marketin digitalean, sare sozialetan eta sormenean espezializatutako aholkularia izango da ikastaroaren arduraduna.
Helburua da profesionalei laguntzea beren enpresa-profila sortzen eta pertsonalizatzen Googlen eta funtzionalitate desberdinak erabiltzen euren negozioaren presentzia hobetzeko tokiko bilaketetan.
Udaletik eta Debegesatik nabarmendu dutenez, “gaur egun Interneten egotea funtsezkoa da edozein negoziotarako. Lehiarako abantaila izateko modu bat Google My Business erabiltzea da, negozioei buruzko informazioa emateaz gain, bezeroekin interakzioa sortzeko gai den zerbitzua. Tresna horren bidez, enpresei online ikusgarritasuna handitzen laguntzen diegu, eta kontsumitzaileei, berriz, eremu geografiko jakin batean bilatzen dituzten produktuak eta zerbitzuak aurkitzen”.
Izena eman esteka honen bidez: https://labur.eus/3dN98. Edozein zalantza argitzeko ekintzaile@debegesa.eus helbidera idatzi edo 943 82 01 10 telefonora deitu.