- Webgune berriak, dagoeneko, abian daude, eta elgoibartarrei webgune horiek ikusteko gonbita egiten zaie.
Elgoibarko Udalak, Elgoibarko Izarra eta PUNTUEUS Fundazioarekin elkarlanean, izeneko proiektua jarri zuen abian 2024. urte hasieran, herriko elkarteak digitalizatzeko eta “.eus” domeinuaren erabilera sustatzeko asmotan. Orain, ahalegin horren uzta jaso ahal izan da, ikasleek herriko elkarteentzat garatu dituzten webgune berrien aurkezpenarekin. Aurkezpen ekitaldia ekainaren 11n egin zen Aita Agirre kulturgunean, eta ikasleek eta elkarte onuradunek parte hartu zuten bertan. Sorkuntza prozesu hori guztiori honako esteka honetan dago ikusgai: https://labur.eus/elgoibartik-mundura
Hauek dira, bestalde, ikasleek elkarteentzat sortu dituzten webguneak:
- HAIZEA-ELGOIBARKO EMAKUME TALDEA
- C.D. ELGOIBAR
- INAZIO BEREZIARTUA MUSIKA ESKOLA
- EGUR ARTE TAILERRA:
- ZUBI ONDO XAKE ELKARTEA
- ATXUTXIAMAIKA AISIALDI ELKARTEA
- MAUXITXA TXARANGA
- ELGOIBARKO JUBILATUEN BILTOKIA
- KALAMUA GURASO ELKARTEA
Era berean, proiektuaren xedea da euskararen erabilera sustatzea, STEAM bokazioak bultzatzea eta “.eus” domeinuaren ikusgarritasuna areagotzea. Parte hartu duten elkarteek kosturik gabe jaso dituzte garatutako webguneak, eta doako domeinua eta hosting-a ere izango dituzte lehendabiziko urtean.
Elgoibarko Udalak eskerrak eman nahi dizkie partaide guztiei, eta espero du ekimen horrek Elgoibarko elkarteen arteko sarea eta kultur identitatea indartzen jarraitzea.