Elgoibartarrek lehen aldiz ikusi ahal izango dituzte San Bartolome jaietako sokamuturrak udal eraikinetako balkoietatik

  • Interesdunek uztailaren 16ra arte eman ahal izango dute izena, egun hori barne. Zozketa uztailaren 18an egingo da izena eman duten pertsona guztien artean.
  • Hautatutako pertsonek ekitaldi bakar batean parte hartu ahal izango dute, eta, horretarako, izena emateko unean zein egunetan parte har dezaketen zehaztu beharko dute.

Lehen aldiz, Elgoibarko Udalak udal eraikinetako balkoiak irekiko dizkie herritarrei sokamuturrak ikusteko. Sokamuturrean ganadutegi ezberdinek parte hartuko dute: Lopenek abuztuaren 25ean, Rusok abuztuaren 26an eta Sakak abuztuaren 30ean.

Interesdunek uztailaren 16ra arte eman ahal izango dute izena, egun hori barne, esteka honen bidez: Izena emateko formularioa. Zozketa uztailaren 18an egingo da izena eman duten pertsona guztien artean.

Hautatutako pertsonek ekitaldi bakar batean parte hartu ahal izango dute, eta, horretarako, izena emateko unean zein egunetan parte har dezaketen zehaztu beharko dute. Zozketaren irabazleak beste pertsona batekin joan ahal izango dira. Horrela, 13 pertsona (26 plaza) hautatuko dira sokamuturra Udaletxetik ikusteko eta 4 pertsona (8 plaza) Kultur Etxetik ikusteko.

Hautatutako pertsonei e-mail bidez jakinaraziko zaie, eta emaitzak udalaren webgunean ere argitaratuko dira. Hautatutako pertsonek tokietako sarreretara joan eta NANa erakutsi beharko dute. Sokamuturra Kultur Etxetik ikustera doazenek 8:00etan aurkeztu beharko dute, eta udaletxera doazenek, berriz, 9:00etan.

Elgoibarko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu zozketa honetan parte hartzera eta San Bartolome jaiez ikuspegi pribilegiatu batetik gozatzera.