- Azken hilabeteetan herrian erroldatu diren pertsonei egin zaie ekainaren 10erako deialdia. 11:30ean izango da Aita Agirre kulturguneko Areto Nagusian.
Elgoibarko Udala herrira etorri berri diren pertsona guztientzako harrera protokoloa prestatzen ari da. Harrera hori bi fasetan burutu nahi da eta lehen-lehenik udalak gidatuko duen ongi etorri saioa egingo da. Bigarren fase batean (urte amaieran) beste ongi etorri saio bat egingo da herriko eragile eta talde desberdinak gonbidatuta. Horretarako Harrera Plana prestatu du.
Azken hilabeteetan herrian erroldatu diren pertsonei egin zaie ekainaren 10erako deialdia. 11:30ean izango da Aita Agirre kulturguneko Areto Nagusian. Saioan, Elgoibarren dauden baliabide eta azpiegitura desberdinen inguruko informazioa emango zaie eta baita herriko zerbitzuen inguruko gida ere.