Elgoibarren aldi baterako itxiko dute autobidea larunbatetik iganderako goizaldean, asfaltatze-lanak direla eta

Bidegik asfaltatze-lanak egingo ditu autobidearen zati luze batean, eta, segurtasun-arrazoiak direla eta, ezin izango da bypass bat prestatu lan horiek egin bitartean.
Horregatik, urriaren 21eko 22:30etik igandeko, urriak 22, 6:00ak arte, autobidea itxita egongo da Donostiarako noranzkoan, Elgoibartik Itziarrera.