- Otsailaren 11n, Emakume eta Neskato Zientifikoaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta, hori dela eta, Elgoibarko dendak emakume zientzialarien erreferentziekin apaindu nahi dira, otsailaren 1etik 18ra.
- Jarduera hau, 2019an Elgoibarren abian jarri zen eskolaz kanpoko ekimen baten barruan kokatzen da, non gazteek zientzia eta teknologiako proiektuak garatzen dituzten.
- Dendetako erakusleihoko dekorazioan parte hartzeko, izen-emateak abnduaren 1etik 14ra bitartean egongo dira zabalik. Parte hartu nahi dutenek esteka honen inprimakia bete dute: https://labur.eus/GHSEO11
Otsailaren 11n Emakume eta Neskato Zientifikoaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta hori dela eta, Elgoibarko dendak emakume zientzialarien erreferentziekin apainduko dira, otsailaren 1etik 18ra bitartean. Elgoibarko Udalak, Elhuyarrekin, Ane Arte tailerrarekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin batera, ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi ditu herriko saltoki eta zerbitzu guztiak, edozein sektoretakoak direla ere, betiere erakusleiho bat badute.
Kanpaina hau, 2019an Elgoibarren abian jarri zen eskolaz kanpoko ekimen baten barruan kokatzen da, non gazteek zientzia eta teknologiako proiektuak garatzen dituzten. Euskal Herriko gazteentzako ikerketa zentroen sarea denez, beste hainbat herritako saltokiek ere bat egingo dute ‘O11 erakusleihoak’ ekimenarekin. Estatu mailan ere ospatzen da, ‘Escaparates 11-F’ izenarekin.
Maialen Gurrutxaga alkateak nabarmendu duenez, “proiektua gero eta zabalagoa da, eta STEAM eremuan herriko haurrekin lan egiteaz gain, erreferenteak ere sortzen ditugu kolektibo horrentzat. Horregatik, proiektu zabal honetan gure kolaboratzaile nagusiak STEM munduko emakume profesionalak dira, Elgoibarren lan egiten dutenak edo herrikoak direnak. Hori dela eta, Udalak “Gu Herriko STEM EMakumeak” izeneko marka berria sortu zuen iaz, eta esparru horren barruan hainbat ekintza egingo dira STEAM prestakuntza sustatzeko, besteak beste, beteranoena, Bizilabe”.
Kanpainaren funtzionamendua
Denda bakoitzari emakume zientifiko bat proposatuko zaio, eta bere ikerketa inspirazio gisa hartuta, erakusleihoa apaindu beharko da. Dekorazio horretarako, saltokiek Ane Arte tailerraren laguntza izango dute. Horrela, ekimenean parte hartzen duten establezimendu guztiek protagonismoa emango diete emakume zientzialariei.
Web orria
‘O11 erakusleihoak’ izeneko gunea egongo da. Bertan, denda parte-hartzaileen zerrenda eta erakusleihoen argazkiak jasoko dira. Esteka honetan, herri bakoitzean klik eginez, iazko saltokiak ikus ditzakezu: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/otsailak-11/2022/saltoki-parte-hartzaileak/elgoibarko-saltokiak.
Izena emateko epea zabalik abenduaren 14a arte
Izen-emateak abenduaren 1etik 14ra arte egongo dira zabalik. Abenduaren 15ean esleituko dira ikertzaileak, eta urtarrilaren 30ean erakusleihoak prest egon beharko du.
Parte hartu nahi dutenek esteka honetan inprimakia bete behar dute: https://labur.eus/GHSEO11
Informazio gehiago: berdintasuna@elgoibar.eus/miriam@elgoibar.eus/943 74 10 50.
Erakunde sustatzaileak: Elhuyar eta Elgoibarko Udala
Babesleak eta laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Nekazaritza eta Arrantza Saila eta Ane Arte tailerra