Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

Elgoibarrek ‘O11 erakusleihoak’ jardueraren hirugarren edizioa jarri du abian ‘Gu Herriko STEM Emakumeak’ ekimenaren baitan

  • Otsailaren 11n, Emakume eta Neskato Zientifikoaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta, hori dela eta, Elgoibarko dendak emakume zientzialarien erreferentziekin apaindu nahi dira, martxoaren 1etik 19ra.
  • Jarduera hau, 2019an Elgoibarren abian jarri zen eskolaz kanpoko ekimen baten barruan kokatzen da, non gazteek zientzia eta teknologiako proiektuak garatzen dituzten.
  • Dendetako erakusleihoko dekorazioan parte hartzeko, izen-emateak gaurtik, urtarrilaren 9tik, 18ra bitartean egongo dira zabalik. Parte hartu nahi dutenek esteka honen inprimakia bete dute: https://labur.eus/GHSEO11

Otsailaren 11n Emakume eta Neskato Zientifikoaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta hori dela eta, Elgoibarko dendak emakume zientzialarien erreferentziekin apainduko dira, martxoaren 1etik 19ra bitartean. Elgoibarko Udalak, Elhuyarrekin, Egur Arte tailerrarekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin batera, ekimenean parte hartzera gonbidatu nahi ditu herriko saltoki eta zerbitzu guztiak, edozein sektoretakoak direla ere, betiere erakusleiho bat badute.


Kanpaina hau, 2019an Elgoibarren abian jarri zen eskolaz kanpoko ekimen baten barruan kokatzen da, non gazteek zientzia eta teknologiako proiektuak garatzen dituzten. Euskal Herriko gazteentzako ikerketa zentroen sarea denez, Deba, Mungia, Barakaldo, Beasain, Bilbo

eta Donostiako saltokiek ere bat egingo dute ‘O11 erakusleihoak’ ekimenarekin. Estatu mailan ere ospatzen da, ‘Escaparates 11-F’ izenarekin.


Ane Beitia alkateak nabarmendu duenez, “proiektua gero eta zabalagoa da, eta STEAM eremuan herriko haurrekin lan egiteaz gain, erreferenteak ere sortzen ditugu kolektibo horrentzat. Horregatik, proiektu zabal honetan gure kolaboratzaile nagusiak STEM munduko emakume profesionalak dira, Elgoibarren lan egiten dutenak edo herrikoak direnak. Hori dela eta, Udalak “Gu Herriko STEM EMakumeak” izeneko marka berri bat sortu du, eta esparru horren barruan hainbat ekintza egingo dira STEAM prestakuntza sustatzeko, besteak beste, beteranoena, Bizilabe”.

 

Kanpainaren funtzionamendua


Denda bakoitzari emakume zientifiko bat proposatuko zaio, eta bere ikerketa inspirazio gisa hartuta, erakusleihoa apaindu beharko da. Dekorazio horretarako, saltokiek Egur Arte tailerraren laguntza izango dute. Horrela, ekimenean parte hartzen duten establezimendu guztiek protagonismoa emango diete emakume zientzialariei.


Web orria


‘O11 erakusleihoak’ izeneko gunea egongo da. Bertan, denda parte-hartzaileen zerrenda eta erakusleihoen argazkiak jasoko dira. Esteka honetan, herri bakoitzean klik eginez, iazko saltokiak ikus ditzakezu: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/otsailak-11/2022/saltoki-parte-hartzaileak/elgoibarko-saltokiak.

 

Izena emateko epea zabalik urtarrilaren 18ra arte


Izen-emateak gaurtik, urtarrilak 9, urtarrilaren 18ra arte egongo dira zabalik. Urtarrilaren 18ko astean esleituko dira ikertzaileak, eta otsailaren 27an erakusleihoak prest egon beharko du. 

 

Parte hartu nahi dutenek esteka honetan inprimakia bete behar dute: https://labur.eus/GHSEO11

 

Informazio gehiago: berdintasuna@elgoibar.eus / miriam@elgoibar.eus / 943 74 10 50.



Erakunde sustatzaileak:

Elhuyar eta Elgoibarko Udala

 

Babesleak eta laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza, Nekazaritza eta Arrantza Saila eta Egur Arte tailerra