Elgoibarrek “O11 erakusleihoak’ ekimenaren bosgarren edizioa bultzatu du “Gu Herriko STEM Emakumeak” ekimenaren baitan

 

  • Otsailaren 11n Emakume eta Nesken Zientifikoaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta, horren harira, Elgoibarko dendak emakume zientzialarien erreferentziekin apaindu nahi dira, otsailaren 1etik 16ra.
  • Jarduera hau 2019an Elgoibarren abian jarri zen eskolaz kanpoko ekimen baten barruan kokatzen da, non gazteek zientzia eta teknologiako proiektuak garatzen dituzten.
  • Saltokien erakusleihoko dekorazioan parte hartzeko, izen-emateak zabalik egongo dira gaurtik, abenduaren 12tik, 18ra. Parte hartu nahi dutenek https://labur.eus/GHSEO11 estekako formularioa bete dute.

Otsailaren 11n Emakume eta Nesken Zientifikoaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta hori dela eta, Elgoibarko dendak emakume zientzialarien erreferentziekin apainduko dira, otsailaren 1etik 16ra bitartean. Elgoibarko Udalak, Elhuyarrekin, Egur Arte tailerrarekin, Ane Arte tailerrarekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin batera, herriko denda eta zerbitzu guztiak gonbidatu nahi ditu ekimenean parte hartzera, sektorea edozein dela ere, betiere erakusleiho bat badute.

Kanpaina hau 2019an Elgoibarren abian jarri zen eskolaz kanpoko ekimena da, eta gazteek zientzia eta teknologiako proiektuak garatzen dituzte bertan. Euskal Herriko gazteentzako ikerketa zentroen sare bat da, eta, beraz, beste herrietako saltokiek ere bat egingo dute “O11 erakusleihoak” ekimenarekin. Estatuan ere egiten da, “11F erakusleihoak” izenarekin.

Maialen Gurrutxaga alkateak azpimarratu du “proiektuak hazten eta zabaltzen jarraitzen du. Elgoibarko haurrekin STEAM eremuan lan egiteaz gain, arlo horretan ere erreferenteak sortzen ari gara. Horregatik, proiektu honetan gure aliatu nagusiak STEM eremuko emakume profesionalak dira, bai Elgoibarren lan egiten dutenak, bai gure udalerrikoak direnak. Ildo horretan, Udalak ‘Gu Herriko STEM EMakumeak’ markari eusten dio. Marka horren pean, STEAM prestakuntza sustatzeko hainbat ekimen garatzen dira, eta Bizilabe da gure esperientziarik sendoena da, ekintzarik nabarmenetakoa”.

Kanpainaren funtzionamendua

Denda bakoitzari emakume zientifiko bat proposatuko zaio, eta bere ikerketa inspirazio gisa hartuta, erakusleihoa apaindu beharko da. Dekorazio honetarako saltokiek Ane Arte eta Egur Arte tailerraren laguntza izango dute. Horrela, ekimenean parte hartzen duten establezimendu guztiek emakume zientzialariei protagonismoa emango diete.

Elgoibarko Udaleko webgunean: www.elgoibar.eus

www.elgoibar.eus webgunean “O11 erakusleihoak” gunea egongo da. Bertan, parte hartuko duten saltokien zerrenda eta erakusleihoen argazkiak jasoko dira. Esteka honetan, herri bakoitzean klik eginda, iazko saltokiak ikus ditzakezu: https://elgoibar.eus/otsailak-11-emakume-eta-neska-zientzialariaren-nazioarteko-eguna /

Izena emateko epea zabalik abenduaren 18ra arte

Izena emateko epea gaurtik, abenduak 12, 18ra arte egongo da zabalik. Abenduaren 19an ikertzaileak izendatuko dira, eta otsailaren 1ean erakusleihoak prest egon beharko du. Parte hartu nahi dutenek https://labur.eus/GHSEO11 estekako formularioa bete dute.

Informazio gehiagorako: miriam@elgoibar.eus/943 74 10 50.

 

Erakunde sustatzaileak

Elhuyar eta Elgoibarko Udala

Babesleak eta laguntzaileak

Eusko Jaurlaritza, Los Angeles, Egur Arte tailerra eta Ane Arte tailerra.