Elgoibarrek “Antzerkhizkuntza” proiektua martxan jarri du Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan

  • “Antzerkhizkuntza” hezkuntza-proposamen bat da, antzerkia eskola-curriculumean txertatzean oinarritzen dena, ikasleek euskaraz komunikatzeko duten gaitasuna hobetzeko. 

Azken ikasturte honetan, Herri Eskolak eta Ikastolak, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin, “Antzerkhizkuntza” proiektu berritzailea jarri dute martxan Lehen Hezkuntzako seigarren mailan. Antzerkia tresna pedagogiko gisa erabiltzen duen ekimen honen helburu nagusia da euskararen erabilera sustatzea eta ikasleen artean trebetasun sozial eta artistikoak garatzea. “Antzerkhizkuntza” hezkuntza-proposamen bat da, antzerkia eskola-curriculumean txertatzean oinarritzen dena, ikasleek euskaraz komunikatzeko duten gaitasuna hobetzeko. Proiektuaren oinarria da ingurune seguru eta kolaboratiboa sortzea, ikasleak askatasunez adierazteko, sormena garatzeko eta taldean lan egiteko aukera izan dezaten. Proiektu honek, dagoeneko, erakutsi du eraginkorra dela beste testuinguru batzuetan.

Antzerkhizkuntza

Programak hainbat gako ditu. Lehenik eta behin, euskarazko ahozko adierazpena hobetzea du xede. Antzerki-jardueren bidez, ikasleek, praktikatuz, euskaraz hitz egiteko jarioa hobetzen dute, hizkuntzaren erabilera formalaren oztopoak gaindituz eta komunikazio naturalagoa eta bat-batekoagoa sustatuz. Gainera, berdintasun-harremanak sustatzen ditu; izan ere, antzerkiak giro inklusiboa sortzen laguntzen du, haur guztiek parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko aukera izan dezaten, berdintasuna eta elkarrenganako errespetua balio gisa sustatuz. Era berean, proiektuak trebetasun sozialak eta artistikoak garatzen laguntzen du, eta hizkuntza-trebetasunak ez ezik, sormena, enpatia eta ikasleek talde-lanerako duten gaitasuna ere indartzen ditu.

Elgoibarko Udalaren eta udalerriko hezkuntza-komunitateen arteko lankidetza etengabea da, eta guztien helburua da “Antzerkhizkuntza” proiektua lehen hezkuntzako ikastetxeen ikasketa-planean egonkortzea. “Antzerkhizkuntza” Elgoibarren ezartzea garrantzitsua da hezkuntza berritzaileagoa eta eraginkorragoa lortzeko; izan ere, antzerkia hezkuntza-tresna gisa baliatu nahi dute, ikasleen hizkuntza-gaitasunak hobetzeaz gain, ikasleen garapen pertsonalean eta sozialean laguntzeko.