- Azken aste honetan Geminis parkea eta Artetxe auzoa garbitu dira. Orain, brigada Giza eskubideen parkea garbitzen ari da.
- Debabarreneko Mankomunitateak, otsailaren 17tik aurrera, kaleen garbiketa berezia egingo du 5 astez.
Azken asteotan, Udal Brigada Elgoibarko hainbat gune presiozko ura eta hidro garbitzailea makina bidez garbitzen ari da. Azken aste honetan Geminis parkea eta Artetxe auzoa garbitu dira. Orain, brigada Giza eskubideen parkea garbitzen ari da.
Era berean, Debabarreneko Mankomunitateak, otsailaren 17tik aurrera, kaleen garbiketa berezia egingo du 5 astez, ikastolarako igoera, Uparitzaga ingurua, King-Kongeko zubitik Maalarako bide nazionala, etab. bezalako guneak garbituko dira. Martxoan Basarte eta Erretsundi auzoaren garbiketa berezia gauzatuko da.
Udalak azpimarratu du lanean ari dela “udalerri-eredu garbiago baterantz aurrera egiteko”, eta nabarmendu du herritarren lankidetza eta konpromisoa “ezinbestekoa” dela Elgoibar jasangarriagoa izan dadin.