- Aluminiozko 10 postontzi berritu dira, altzairuzko berriez ordezkatuz hondatuta zeudenak.
Elgoibarko Udalak 10 postontzi berritu ditu San Lorenzo auzoan. Hondatuta zeuden aluminiozko postontzien ordez altzairuzko beste batzuk jarri dira. Altzairua material iraunkorragoa da, eta horrek postontziak behar bezala mantentzea bermatzen du.
Egindako inbertsioa 8.274,34 €-koa da, eta Udalak landa-auzoetako postontziak aldatzeko urtero egiten duen inbertsioaren barruan kokatzen da.