- Proiektu hau euskara erabiltzeko aukera murritzak dituzten edo euskara praktikatzeko ingurune zabalagoa behar duten ikasleei zuzentzen zaie.
- Izena emateko azken eguna, bestalde, otsailaren 1a izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, mintzaon@ebete.eus helbidera idatzi edo Udaleko Euskara Sailera 943741050 (luzapena 403) deitu daiteke.
Elgoibarko Udalak eta Ebete enpresak Mintza ON proiektua jarri dute abian Elgoibarren, etxetik eta online euskara praktikatzeko helburuarekin.
Proiektu hau euskara erabiltzeko aukera murritzak dituzten edo euskara praktikatzeko ingurune zabalagoa behar duten ikasleei zuzentzen zaie. Hala, proiektu horren bitartez, euskarazko mintzapraktikako saioak Internet bidez egiteko aukera eskainiko zaie LH 3., 4., 5., eta 6. mailetako ikasleei.
Ikasleak talde txikitan arituko dira euskaraz hezitzaileen laguntzarekin. Astean behin, 45 minutuko saio bat egingo da, eta guztira, 14 saio izango dira otsailetik udako oporrak bitarte.
Saioak ikasleen ordutegiari egokituko zaizkio, eta hainbat aukera izango dira egitasmo honetan parte hartu ahal izateko.
Programa honetan parte hartu ahal izateko, izena eman beharko da, eta partaide bakoitzak 12 euroko matrikula ordaindu beharko du. Izena emateko azken eguna, bestalde, otsailaren 1a izango da.
Behin izena eman ondoren, partaideei egitasmoan parte hartzeko informazio osagarria bidaliko zaie: konexiorako lotura, ordutegia, ordainketa egiteko argibideak…
Informazio gehiago nahi izanez gero, mintzaon@ebete.eus helbidera idatzi edo Udaleko Euskara Sailera 943741050 (luzapena 403) deitu daiteke.