Orgak erabiltzen dituztenek herriko dendetan egindako erosketak etxera eraman, eta egunean bertan edo biharamunean itzuli ahal izango dituzte.
Udal ekimen honen helburua, tokiko merkataritza dinamizatzea, erosketak garraitzen laguntzea eta ingurugiroaren ikuspegitik, kontsumo modelo jasangarriago bat sustatzea da.
Elgoibarko Udalak Merkatu Plazan 8 erosketa orga berri ezarri ditu. Orain artekoak 2018an ezarri ziren eta asko erabili ohi dira eta ondorioz hondatuak zeuden. Orgak erabiltzen dituztenek herriko dendetan egindako erosketak etxera eraman, eta egunean bertan edo biharamunean itzuli ahal izango dituzte, leku horretan bertan, premia bera duen beste pertsonaren batek beste behin ere erabili ahal izan ditzan.
Udal ekimen honen helburua, tokiko merkataritza dinamizatzea, erosketak garraitzen laguntzea eta ingurugiroaren ikuspegitik, kontsumo modelo jasangarriago bat sustatzea da.
Ane Beitia alkatearen esanetan “tokiko ekonomia jasangarri baten alde egiten duen ekimena da. Elgoibar, ingurugiroarekin eta erosketak herriko saltokietan egiteak duen garrantziarekin kontzientziatuta dagoen herri bat izatea nahi dugu, komertzioak baitira Elgoibar bizi mantentzen dutenak. Kanpainak plastikozko poltsen erabilera murriztea bilatzen du, dendarien zein bezeroen eguneroko praktikak hobetzeko”.