- Konponketak herriko 7 landa bidetan gauzatuko dira.
- Hasierako aurrekontua 109.289,79 eurokoa da + BEZa. Enpresek martxoaren 27ra arte aurkez ditzakete proposamenak (egun hori barne).
- Asfaltatze-lanez gain, hormigoiarekin zenbait bide- zati konponduko dira.
Elgoibarko Udalak lehiaketara atera du landa-bideen asfaltatzea 2023rako. Hasierako aurrekontua 109.289,79 eurokoa + BEZa da, eta enpresek martxoaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak (egun hori barne).
Azken urteotan, Elgoibarko Udalak udalerriko baserrietara iristeko bideak asfaltatu ditu pixkanaka. Kasu batzuetan zimurtasuna eta malda handiko tarteetan irristakortasuna dira zati batzuk asfaltatzeko arrazoiak.
Herriko 7landa bidetan gauzatuko dira konponketak. Aurreikuspenen arabera, lanek hilabete inguruko iraupena izango dute.
Udalak azpimarratu du oso jarduera garrantzitsuak direla Elgoibarko landa-bideen segurtasuna eta egoera hobetzeko. “Landa-azpiegiturak hobetzeko planarekin jarraitzen dugu, landa-bizitza eta udalerriko lehen sektorea bultzatzeko”.
Informazio guztia elgoibar.eus web orrialdeko kontratatzailearen profilean dago eskuragarri.
Landa-bideak konpontzea
Asfaltatze-lanez gain, zenbait zati konponduko dira hormigoiarekin. Zati batzuk asfaltatze-lanak egin aurretik konponduko dira, oinarri egokia lortzeko. Beste zati batzuk konpontzeko, akabera hormigoizkoa izango da.
Lan horietan, hondatuta dagoen egungo zola eraitsiko da, eta 15cm-ko lodiera izango duen zola berria egingo da, sare elektrosoldatua izango duena. Horrela, zoru gogorragoa lortuko dugu. Bideetako batean, bidearen zabalera handitu eta hormigoizko areka berria egingo da, urak haren azpitik iragaz ez dezan.
Guztira, gutxi gorabehera 480 m2-ko zorua konponduko da, eta gutxi gorabehera 27.000 €-ko aurrekontua izango du.