Elgoibarko Udalak, Lanbiderekin lankidetzan, lanbide anitzeko 3 langile kontratatzeko deialdia argitaratu du

  • Dedikazioa lanaldi osokoa eta 4 hilabetekoa izango da. Lanpostu horretan izena eman nahi dutenek Lanbideren Elgoibarko egoitzan edo www.lanbide.eus webgunean egin dezakete.

Elgoibarko Udalak, Lanbiderekin lankidetzan, lanbide anitzeko langileen 3 plaza betetzeko deialdia argitaratu du.

Dedikazioa lanaldi osokoa eta 4 hilabetekoa izango da. Lanpostu horretan izena eman nahi dutenek Lanbideren Elgoibarko egoitzan edo www.lanbide.eus webgunean egin dezakete.

Lanpostuaren xehetasunak: igeltserotza-lanak egitea. Eraikuntza-obrako igeltsero-lanetan esperientzia dutela egiaztatu beharko dute, eta ezagutza ona dutela tresna eramangarriak eta mugikorrak eta beharrezko lan-tresnak erabiltzen, hala nola, disko-makina, mailu pneumatikoa, sorgailua, eta abar, kaleetako baldosak, galtzada-harriak, asfalto-zulo txikiak eta abar konpontzeko.

Baldintzak:

  • Igeltserotza-, elektrizitate-, pintura- edo iturgintza-lanetan lan-bideko ziurtagiriaren bidez egiaztatutako lan-esperientzia.
  • Langabezian egotea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Elgoibar, Mendaro, Soraluze, Deba edo Mutrikun erroldatuta egotea.

Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2023ko dirulaguntzen barruan, Elgoibarko Udalak 82.056 € jaso ditu guztira.

Informazio gehiagorako: www.lanbide.eus

https://apps.lanbide.euskadi.net/apps/OF_RES_BUSQUEDA_OFERTAS?LG=E&ML=OFEMEN1&MS=Eaa&PM8=162023007969