- Dedikazioa lanaldi osokoa eta 4 hilabetekoa izango da. Lanpostu horretan izena eman nahi dutenek Lanbideren Elgoibarko egoitzan edo www.lanbide.eus webgunean eman dezakete, azaroaren 22a baino lehen (egun hori barne).
Elgoibarko Udalak, Lanbiderekin lankidetzan, lanbide anitzeko 3 langile plaza betetzeko deialdia argitaratu du.
Dedikazioa lanaldi osokoa eta 4 hilabetekoa izango da. Lanpostu horretan izena eman nahi dutenek Lanbideren Elgoibarko egoitzan edo www.lanbide.eus webgunean eman dezakete, azaroaren 22a baino lehen (egun hori barne).
Lanpostuaren xehetasunak: igeltserotza-lanak egitea. Eraikuntza-obrako igeltsero-lanetan esperientzia dutela egiaztatu beharko dute, eta ezagutza ona dutela tresna eramangarriak eta mugikorrak eta beharrezko lan-tresnak erabiltzen, hala nola, disko-makina, mailu pneumatikoa, eta abar, kaleetako baldosak, galtzadarriak, harriak, asfalto-zulo txikiak eta abar konpontzeko.
Baldintzak:
- Igeltserotza-, iturgintza-, elektrizitate- edo pintura-lanetan lan-bideko ziurtagiriaren bidez egiaztatutako lan-esperientzia.
- Langabezian egotea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- Elgoibar, Mendaro, Soraluze, Deba edo Mutrikun erroldatuta egotea.
Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2023ko dirulaguntzen barruan, Elgoibarko Udalak 82.056 € jaso ditu guztira.