- Dedikazioa lanaldi osokoa eta 4 hilabetekoa izango da. Lanpostu horretan izena eman nahi dutenek Lanbideren Elgoibarko egoitzan edo www.lanbide.eus webgunean egin dezakete.
Elgoibarko Udalak, Lanbiderekin lankidetzan, administrari laguntzaileen 2 plaza betetzeko deialdia argitaratu du
Dedikazioa lanaldi osokoa eta 4 hilabetekoa izango da. Lanpostu horretan izena eman nahi dutenek Lanbideren Elgoibarko egoitzan edo www.lanbide.eus webgunean egin dezakete.
Lanpostuaren xehetasunak:
- Ekintza horiek kudeatzeko Udalean erabiltzen diren aplikazioak eguneratzea eta osatzea: Muniges, Sareko, Linea berdea, Agendarako Drive…
- Udalaren dokumentu- eta argazki-artxiboa eguneratzea
- Udalak antolatutako ekintzak komunikatzeko eta zabaltzeko euskarriak prestatzea, bereziki sarearen baliabide eguneratuak erabilita.
- Baliabide digital berritzaileak prestatzea udal-ekintzak zabaltzeko.
Baldintzak:
- LH, lanbide-arloa: ADMINISTRAZIOA ETA KUDEAKETA (administrazio kudeaketako teknikaria, goi mailako administrazio eta finantzak).
- Euskara: 3. HE/PL 3 IVAP, EGA, C1 edo baliokidea.
- Elgoibarren edo Debabarrenan bizitzea (Eibar izan ezik).
- Langabezian egotea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2023ko dirulaguntzen barruan, Elgoibarko Udalak 82.056 € jaso ditu guztira.