- Erraldoi txiki hauek Azkue eta Pitxintxu dendetan erosi ahal izango dira asteburu honetatik aurrera.
Tokiko kulturaren sustapenean beste urrats bat emateko asmoz, Elgoibarko Udalak herriko bi erraldoi berrien miniaturazko bertsioa sortu du: Jon Lizarralde eta Arantza Aginako. Miniatura horiek jarraipena ematen diote iaz Aszensio Altzola eta Katalina Ibarra de Alzolaren figura txiien kaleratzeari. Horrela, Elgoibarko erraldoien miniatura-bilduma zabaltzen da.
2023an, Haritz Euskal Dantzari Taldearen 50. urteurrena zela eta, Jon Lizarralde eta Arantza Aginakorengan inspiratutako bi dantzari erraldoi berri sortu zituzten taldeak eta Udalak. Elgoibartarren erantzunaren ondorioz, miniaturak sortu dira, zeinak arrakasta handia duten haurren eta bildumagileen artean.
Erraldoi txiki hauek Azkue (San Bartolome kalea, 26) eta Pitxintxu (San Frantzisko kalea, 27) dendetan erosi ahal izango dira asteburu honetatik aurrera.
Udalak, Erbuze konpartsak eta Haritz EDTk dei bateratua egin dute herritarrek tokiko kulturaren miniaturazko bertsio hau eskura dezaten.