- Horrela, Udalak, diru-laguntza bidez, tarifa bateratu egiten du udalerri barruan egiten diren bidaia guztietan, erabiltzen den garraio modalitatea edozein dela ere.
- 2022an 40 herritarrek eskatu zuten diru-laguntza eta Udalak 1.361,47 euro banatu zituen.
- Diruz lagunduko diren bidaiak izango dira MUGI txartel pertsonalizatuarekin ordaindutakoak, eta diru-laguntzaren zenbatekoa aldatu egiten da egindako bidaia kopuruaren arabera: 1 eta 20 bidaia artean 0,26 €-ko diru-laguntza, 21-50 0,21 €, eta 50etik gora 0,05 €.
Elgoibarko Udalak Elgoibarko bizilagunentzako 2023ko diru-laguntza deialdia jarri ditu abian Lurraldebuseko autobusetan eta Euskotreneko trenetan Elgoibarko udalerrian dauden geltokien artean egindako bidaiengatik. Horrela, Udalak, diru-laguntza bidez, tarifa bateratu egiten du udalerri barruan egiten diren bidaia guztietan, erabiltzen den garraio modalitatea edozein dela ere. 2022an 40 herritarrek eskatu zuten diru-laguntza eta Udalak 1.361,47 euro banatu zituen.
Diru-laguntza honen helburua da hiribilduaren erdialdetik urrun dauden auzoetan (Sigma, San Pedro, San Antolin, Arriaga, Altzola) bizi diren edo joan behar duten Elgoibarko herritarrek garraio publikoa erabiltzen dutenean erraztasun bat izan dezaten laguntzea.
Elgoibarko herritarrek MUGI txartel pertsonalizatua erabiliz Lurraldebuseko autobusetan edo Euskotreneko trenetan egindako bidaiei dagozkien gastuak partzialki finantzatuko dira, Elgoibarko udalerrian dauden geltokien artean. Laguntza jasotzeko, igoera eta jaitsiera Elgoibarko geralekuetan gertatu behar dira.
Diruz laguntzeko moduko bidaiak izango dira MUGI txartel pertsonalizatua dutenak. Diru-laguntzaren zenbatekoa zenbateko finko bat izango da bidaia bakoitzeko, onuradunak hilero egiten duen bidaia-kopuruaren arabera:
TARTEA | BIDAIA KOPURUA | LAGUNTZA |
1 | 1-20 | 0,26€ |
2 | 21-50 | 0,21€ |
3 | > 50 | 0,05€ |
Familia ugariko gazteen kasuan (Gipuzkoako Garraio Agintaritzaren irizpideen arabera), 3. tarteko bidaiak ez dira diruz lagunduko, bidaia horiek doakoak baitira.
Ordainketak zuzenean egingo dira onuradunak eskabide-inprimakian adierazitako kontu korrontera egindako banku-transferentziaren bidez. Diru-laguntza dagokion hiruhilekoa igaro ondoren ordainduko da, urtean lau alditan.
Udal Gobernuak nabarmendu du garraio publikoaren modalitate guztietan tarifak parekatzea “zerbitzua bera erakargarriagoa eta eskuragarriagoa izatearen aldeko apustua da. Horrek dakarren guztiarekin: mugikortasunaren ondorioz CO2 gutxiago isurtzea, ingurumenaren eta haren babesaren aldeko apustua egitea eta urratsak ematea kohesio sozialean”.
Diru-laguntza eskaerak aurkezteko epea zabalik
Elgoibarren erroldatuta dauden eta MUGI txartel pertsonalizatua duten edozein adineko pertsona fisikoak izan daitezke laguntzen onuradunak, baldin eta Gipuzkoako Foru Ogasunarekiko, Gizarte Segurantzarekiko eta Elgoibarko Udalarekiko zerga-betebeharrak egunean badituzte.
Eskabideak eskabide-eredua beteta aurkeztu beharko dira, eskatzailearen NANaren edo bizileku-txartelaren fotokopiarekin, MUGI txartel pertsonalizatuaren fotokopiarekin eta Elgoibarko Udalari baimena emateko agiriarekin batera, eskatzaileak Lurraldebusen autobusetan eta Euskotrenen trenetan egindako bidaiei buruzko datuak eska diezazkion Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzari.
Epea 2023ko azaroaren 30era arte egongo da zabalik. Eskaerak elektronikoki aurkez daitezke Elgoibarko Udalaren web orriko herritarren atarian. Salbuespen gisa, HAZen (Santa Ana 2).