Pertsona bakoitzeko eta lortu nahi den plaza bakoitzeko, ordaindu beharreko kuota 20 eurokoa izango da. Tasaren % 100eko hobaria izango dute % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutela egiaztatzen duten eskatzaileek.
Hautaketa prozesuetan parte hartu nahi duten pertsonen kopuruak azpiegitura gastu handia eragiten dio Elgoibarko Udalari. Gastu hori, gaur egun, bere aurrekontuarekin finantzatzen da. Hala ere, balizko hautagai guztiei sarbidea emateko egindako gastua ez dator bat, kasu askotan, hautagai horien benetako etorrerarekin; izan ere, hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaera aurkezteak ez du behartzen hautagai horiek parte hartzera, eta ondoren ez agertzeak ez du inolako eraginik harengan edo eskatzailearengan. Elgoibarko Udalak, aldiz, eskatzaile guztiei sarbidea emateko behar den azpiegitura eduki behar du, horrek diru-kutxa publikoei dakarzkien kostuekin.
Kostu horiek arrazionalizatzeko eta hautaketa-prozesu horietan parte-hartze arduratsua bultzatzeko, Udalak komenigarritzat jo du prozesu horietan sortutako gastuak, zati batean behintzat, prozesu horietan interesa duten pertsonei jasanaraztea.
Pertsona bakoitzeko eta lortu nahi den plaza bakoitzeko, ordaindu beharreko kuota 20 eurokoa izango da. Barne-sustapeneko txandari dagozkion hautaprobak ez daude zergapeko egitatearen barruan. Gainera, tasaren % 100eko hobaria izango dute % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutela egiaztatzen duten eskatzaileek.
Uztailaren 20ko ohiko osoko bilkuran onartutako neurria jendaurrean egongo da 30 egun balioduneko epean, ondoriozta daitezkeen erreklamazioak edo oharrak egiteko.