- Inauteri jaietako larunbatean, otsailak 18, zerbitzua gauez erabiltzeko aukera egongo da doan, herri barruko ibilbideak egin ahal izateko.
Elgoibarko Udalak, abuztuko jaietan zein Gabon Zahar egunean egindako balorazio positiboaren ostean, gaueko taxi zerbitzua eskainiko du inauterietan ere. Zehazki larunbatean, otsailak 18. Zerbitzua 01:00etatik 08:00etara eskainiko da doan, eta herri barruko ibilbideak soilik egin ahal izango dira. Zerbitzua Txarriduna hotela dagoen biribilgunetik abiatuko da. Ezin da aurrez erreserbarik egin; ilaran egon behar da eta jendea itxaroten ari den hurrenkera gorde beharko da taxi zerbitzua erabili ahal izateko.
Udalaren helburua da, ekimen honen bidez, festa lasai eta segurua bermatzea elgoibartarrentzat.