Elgoibarko Udalak ezeztatu egin ditu ELA sindikatuaren adierazpenak eta Herriko Antzokiko langileentzako konponbideak bilatzeko elkarrekin lan egitearen alde egin du

ELA sindikatuak zabaldutako prentsa-oharraren arabera, Udalak ez die erantzuten Herriko Antzokiko langileek hilabeteko grebaren ondoren egindako bilera-eskaerei, eta Elgoibarko Udalak informazio hori argitu eta gezurtatu du. Udalak langileen eskubideen alde lan egiteko eskatu dio ELAri, zintzo, egiati, lankidetzan eta alde guztiekiko errespetuz.

Aisilan XXI Herriko Antzokiaren kudeaketaz arduratzen den enpresarentzat lan egiten duten sei pertsonek greba mugagabea hasi zuten apirilaren 11n. ELAk adierazi du ordutik hainbat bilera eskaera egin dizkiotela Udalari, eta orain arte ez dutela erantzunik jaso. Elgoibarko Udalak gezurtatu egin du baieztapen hori, ez baitator bat gertakarien errealitatearekin.

Egindako bilerak:

  1. Aisilan XXI enpresarekin: Udala Aisilan XXI Elgoibarko Herriko Antzokia kudeatzen duen enpresarekin batu zen abenduan eta martxoan berriro.
  2. ELA sindikatuarekin: Udala ELA sindikatuko ordezkariekin batu zen martxoaren 6an.
  3. Langileekin: Udala behin baino gehiagotan batu da langileekin eta harreman etengabeak ditu.

ELAk bilera bakarra deitu du, martxoaren 6koa. Onartuta eta mantenduta.

Elgoibarko Udalak beti entzun ditu Herriko Antzokiko langileen eskaerak. Horren erakusgarri, 2023an 60.000 €-ko kudeaketa-partida bat bideratu zen, eta 2024an, berriz, kopuru hori bikoiztu egin zen: 120.165 €, langileek baldintzak hobetzeko planteatutako eskaerei erantzuteko.

Udalak elkarrizketarekin eta inplikatutako alderdi guztien mesederako konponbideak bilatzearekin duen konpromisoa berretsi du, eta lanean jarraituko du Herriko Antzokian bidezko eta errespetuzko lan-giroa bermatzeko. Gainera, herritarrei kalitatezko kultur zerbitzua eskaintzea da helburua, eta, beraz, ezinbestekoa da Herriko Antzokiaren funtzionamendu egokia.