Udalak 7038 €-ko diru-laguntza emango dio Biltokiari 2022an hainbat jarduera burutzeko.
Elgoibarko Udalak, herrian dagoen zahartze aktiboaren eskaintza sustatzeko asmoz, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Elgoibarko Erretiratuen eta Pentsiodunen Etxearekin, herriko pentsiodunen eta erretiratuen alde lan egiten duen erakundea izanik, eta adinekoen parte-hartzea sustatzeko egiten duen ahalegina ikusita.
Hitzarmen honen helburua da Udalak Elgoibarko Jubilatuen Biltokiari 2022an emango dion diru-laguntza formalizatzea, bere jarduerak gauzatzeko, hala nola: memoria-tailerrak, prebentzio- eta kultura-hitzaldiak, Zine Foruma, teknologia berriak erabiltzeko tailerrak, txangoak, nagusien asteko programazioa edo areto-jokoak, dantza-eskola eta dantza-saioak, eta abar.
Udalak 7038 €-ko diru-laguntza emango dio Biltokiari 2022. urtean aipatutako jarduerak egiteko. Diru-laguntza bi epetan ordainduko da: lehenengo zatia (% 90) hitzarmena sinatu eta hilabeteko epean ordainduko da, eta bigarren zatia (% 10) hilabeteko epean, jasotako diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak aurkezten direnetik zenbatzen hasita.