Elgoibarko Udalak eta Gurutze Gorriak maiatzaren 12 eta 13ko Udaberriko Elikagai Bilketa Handian boluntario aritzeko deia luzatu diete herritarrei

  • Elgoibarren, Elikagaien Bankuari boluntario lanak egiten lagundu nahi dioten pertsonek ahalik eta azkarren eman beharko diote horren berri Elgoibarko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuari (HAZ), bertaratuz, edo 943 74 10 50 telefono zenbakira deituta.

 

Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko  Gurutze Gorriak, herritarrak animatu dituztemaiatzaren 12 eta 13an Gipuzkoako Elikagaien Bankuak egingo duen Udaberriko Elikagai Bilketan parte har dezaten.

Hala, txandak antolatuko dira, bai ostiralean, bai larunbatean. Txanda egiteko ordutegiak eta saltokiak boluntario kopuruaren arabera antolatuko dira.

Elgoibarren, Elikagaien Bankuari boluntario lanak egiten lagundu nahi dioten pertsonek ahalik eta azkarren eman beharko diote horren berri Elgoibarko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuari (HAZ) (Santa Ana 2, behea), bertaratuz, edo 943 74 10 50 telefono zenbakira deituta.

Boluntarioen laguntza ezinbestekoa da; izan ere kanpainaren arrakasta hertsiki lotuta dago saltoki eta ordutegi guztiei aurre egin ahal izateko behar diren boluntarioen kopuruarekin. Horretaz gain, pertsonen prestutasunak  kanpainaren gestioa erraztuko du.

 

OHARRAK:

  1. Boluntarioen eginbeharrak: Txaleko bereizgarriak jantzita, merkataritza-gunean sartzen direnei elikagaiak nola eman zein “laguntza- bonua”ren inguruko informazioa emango dute, nahi duenak supermerkatuko kutxan dohaintza egiteko aukera izan dezan.
  2. 2023. urte honetan, jasoketa sistema mixtoa (elikagaiak eta bonoak) izango da Elgoibarko BM eta Eroskin.
  3. Elgoibarren, 2014 urtetik hona, adingabeekin batera parte har daiteke elikagaien bilketan, betiere, pertsona horiek balioetan hezteko helburuarekin.
  4. Adingabeek parte hartu ahal izan dezaten, ezinbestean, pertsona heldu baten ardurapean egon beharko dute. Nolanahi ere, neska-mutikoak boluntario gisa izena eman beharko dute, gainerako boluntarioei bezala, asegurua egin diezaieten.