- Ikastaro honek hiru saio izango ditu, irailaren 21ean eta urriaren 5ean eta 19an, 14:30etik 16:30era, Aita Agirre Kulturgunearen areto nagusian.
- Izena eman irailaren 21a baino lehen.
Elgoibarko Udalak eta Debegesa Garapen Agentziak “Branding eta Diseinua” ikastaroa jarri dute abian ikasturte berrian, merkatuan marka indartu eta nabarmendu nahi duten tokiko ekintzaile eta enpresarientzat aukera baliotsua. Helburua da ekintzaileei tresnak eskaintzea aukerak aurkitzeko eta beren markari balioa emateko eta nortasun sendo eta bereizgarria sortzeko.
Erkuden Mendizabalek, TANDEM Branding eta Diseinua enpresako marka-estrategiaren arduradunak, brandingaren arloan duen esperientzia eta ezagutzak partekatuko ditu.
Parte-hartzaileek honako hauek lortuko dituzte:
- Branding-ari buruzko funtsezko ezagutza globalak, markak sortzen edo babesten ikasteko.
- Beren proiektuetan zuzenean aplika ditzaketen tresnak eta txantiloi praktikoak.
- Brandingaren ezagutza sakona eta aplikagarria, enpresa-garapenaren etapa guztietan garrantzitsua dena, ez bakarrik hasieran.
Ikastaro honek hiru saio ditu, bakoitza ikuspegi espezifiko batekin:
Irailaren 21a:
- Ikastaroaren aurkezpena.
- Branding-erako sarrera.
- Analisi-prozesua.
- Barne- eta kanpo-testuingurua.
- Kontsumitzaileen segmentazioa.
- Markaren esentziaren definizioa.
Urriaren 5ean:
- Hitzezko identitatea: tonuaren definizioa.
- Identitate bisuala: markaren identitatearen definizioa.
Urriaren 19an:
- Marka aktibatzea.
- Aktibatzeko formatuak eta kanalak.
- Ekintzen egutegia sortzea.
Ikastaroaren xehetasunak:
- Datak: irailaren 21ean, urriaren 5ean eta urriaren 19an.
- Ordutegia: 14:30 – 16:30.
- Kokapena: Aita Agirre Kulturgunearen areto nagusia.
Izen-ematea burutu behar da www.elgoibar.eus (https://labur.eus/Branding) webgunean irailaren 21a baino lehen. Galderaren bat baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez harremanetan Debegesarekin ekintzaile@debegesa.eus helbidearen bidez edo 943 82 01 10 telefonora deituz.