- Herriko zuhaitzak babesteko eta kudeatzeko ordenantzaren arabera, eta udal zuhaitzen inbentarioa kontuan hartuta, gaur egun egoera txarrean eta ihartuta dauden zuhaitzez gain, arreta berezia jartzen zaie erortzeko arriskua duten zuhaitzei.
Herriko zuhaitzak babesteko eta kudeatzeko ordenantzaren arabera, eta zuhaitzen inbentarioa aztertu ondoren, Elgoibarko Udalak pertsonentzat arriskutsuak izan daitezkeen zuhaitzak kendu eta ordezkatzeko proiektu bat iragarri du, herritarren segurtasuna eta ingurunea zaintzeko helburuarekin.
Sigmako palmondoak
Zuhaitzen hazkundeak hormigoizko barandan eragindako pitzadura handiak bezalako patologiak direla eta, Elgoibarko Udalak bi palmondoak kentzea erabaki du prebentziozko neurri gisa, kalteak saihesteko, eta bereziki, palmondoak bidera erori ez daitezen.
Basarteko pinua
Basarten dagoen pinua, goiko errepidearen pareko altueran hazi denez eta ihardura zantzuak dituenez, kendu egingo da segurtasuna bermatzeko.
Ingurua zaintzeko birlandaketa
Inguruaren osasuna zaintzeko, birlandaketa bat egingo da Estartako auzoan otsailean.
11 zuhaitz berri eta 117 landare landatuko dira. Zuhaitzak aparkalekuan, iturriaren ondoan, Eulogio Estartaren eskulturaren atzean eta Estarta 11, 12, 13 eraikinen aurreko belardian landatuko dira. Landareak belardi berdinean eta Estarta 14-20 eraikinen aurrean landatuko dira.