- Diruz lagundu ahal izango dira errentamendu-gastuak, jarduera ekonomikorako lokalak erosteko inbertsioak, altzariak, obra-lizentziaren kostuak, jarduera-lizentzia edo proiektuari lotutako komunikazio-gastuak.
- Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90 izango da; gehienez 5.000 €, industria-sektoreko enpresentzat, eta 2.500 €, gainerako sektoreentzat.
- Diru-laguntzen eskaerak elektronikoki egin beharko dira udalaren web orriaren bidez
Udalak hainbat laguntza-ildo berri bultzatu ditu 2022an tokiko sare ekonomikoari laguntzeko. Helburua da enpresa-jarduera berrien ekimena bultzatzea, horiek sendotzea eta negozio bideragarria dutenak mantentzea.
Ildo horietako bat jarduera ekonomikoa sortzera bideratuta dago: enplegua sortzen duten enpresa-ekimen berriei laguntzea.
Edozein jarduera ekonomikotan enpresa gisa eratzen diren pertsona fisiko edo juridikoak izango dira laguntzen onuradunak. Proiektu berriak, gutxienez, enplegu garbia sortzea ekarriko duen zuzeneko lanpostu bat sortzea jaso beharko du.
Baldintzen artean, Bideragarritasun Plan bat egin behar dela ezartzen da.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak dira enpresa abian jartzeak eta funtzionatzeak berez dakartzatenak, enpresaren existentziari (faktura) eta ordainketari buruzko dokumentazio frogagarria dutenak eta ezarritako epean egiten direnak. Diruz lagunduko dira errentamendu-gastuak, jarduera ekonomikorako lokalak erosteko inbertsioak, altzariak, obra-lizentziaren kostuak, jarduera-lizentzia edo proiektuari lotutako komunikazio-gastuak.
Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90 izango da, eta gehienez 5.000 €, industria-sektoreko enpresentzat, eta 2.500 €, enpresa industriala ez den beste sektore batekoa bada.
Enpresak gutxienez 12 hilabete eman beharko ditu altan, hala badagokio, eratu zenetik edo ondorengotzatik, salbu eta arrazoi objektibo eta justifikatuengatik enpresa aldez aurretik ixtea justifikatzen badute.
Diru-laguntzak lortzeko eskabideak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 30ean amaituko da (30a barne). Diru-laguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki egin behar dira udalaren web orriaren bidez.
Zuzeneko emakida bidez emango da, norgehiagokarik gabeko sistemaren bidez.