- Elgoibarko etxebizitza bakoitzean ale bana banatu da eta udal web orrian dago eskuragarri formatu digitalean
Elgoibarko Udalak ‘Elgoibar’ udal aldizkariaren ale berria argitaratu du. Edizio honek 16 orrialde ditu, eta 2023-27 legealdiko lehen urtearen balantze zehatza eskaintzen du.
Herritar guztiek aldizkarirako sarbidea izango dutela bermatzeko, ale bana banatu da Elgoibarko etxebizitza bakoitzean. Gainera, aldizkaria formatu digitalean dago eskuragarri udalaren webgunean: https://elgoibar.eus/info/aldizkaria/2024/202407aldizkaria.pdf
‘Elgoibar’ aldizkariak Udalaren eta herritarren arteko komunikabide zuzena izan nahi du, ud al ekimen eta proiektuei buruzko informazio garden eta zehatza eskainiz.