Elgoibarko Udalak ekintzailetza sustatzeko eta tokiko jarduera ekonomikoei laguntzeko 46.117 euro banatu zituen 2023an dirulaguntzetan

  • Guztira 12 eskaera izan ziren iaz, eskaeren erdia baino gehiago jarduera ekonomiko berri bat sortzeagatik. 

Udalerriko jarduera ekonomikoari laguntzeko tresna eraginkor gisa, Elgoibarko Udalak udalerrian enpresei laguntza ekonomikoa emateko laguntza lerro ezberdinak jarri zituen martxan 2023an, ‘Elgoibar ekinean’ lelopean. Enpresa-jarduera berrien ekimena bultzatzea, jarduera horiek sendotzea eta negozio bideragarria dutenei eustea dute helburu. 

2022 urtean 51.500 euroko diru-partida gorde zuen Udalak funts honetarako; 2023an, berriz, 10.000 euro gehiago, 61.500€. Guztira 12 eskaera izan ziren iaz, lerro ezberdinen baitan honela banatuta: 

  • Jarduera ekonomikoa sortzeko dirulaguntza: 7. 31.500 euro dirulaguntzetan. 
  • Jarduera ekonomikoen ondorengotzarako dirulaguntza: 2. 8.000 euro dirulaguntzetan. 
  • Handitzeko, lekuz aldatzeko edo eguneratzeko dirulaguntza: 2. 6.617,08 euro dirulaguntzetan. 
  • Eskera ez onartua: 1 (dokumentazioa ez aurkezteagatik). 

Elgoibarko Udalak 2024an dirulaguntza deialdi berri bat kaleratuko du.