Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

Elgoibarko Udalak diruz lagunduko ditu 2023ko udan UEUk antolatutako ikastaroak egiten dituzten elgoibartarrak

  • Dagoeneko irekita dago matrikulazio epea, eta eskainiko diren ikastaroak irakasleentzat homologatutakoak izango dira. UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea) eman daiteke izena. 
  • Dirulaguntzak: Udalak matrikula osoa ordainduko die Elgoibarren erroldatuta dauden langabetuei, ikasleei, pentsiodunei eta jubilatuei; eta lanean dihardutenei, berriz, matrikularen erdia diruz lagunduko die.

Aurreko ekitaldietan bezalaxe, Elgoibarko Udalak dirulaguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) uda honetarako egin duen eskaintzaren baitan antolatutako ikastaroetan parte hartzen duten herritarrei.

Izan ere, UEUk, dagoeneko prestatu du Eibarren, Usurbilen, Errenterian, Tolosan, Gasteizen, Iruñean eta Baionan, ekainaren 12tik uztailaren 7ra bitartean, egin ahal izango den ikastaro sorta. Aurreko edizioetan bezalaxe, ikastaro hauetan izena ematen duten herritarrek ikastaro sorta zabala izango dute aukeran, eta askotariko jakintza arloak landu ahal izango dituzte.

Hona hemen UEUk 2023ko ekainerako eta uztailerako prestatu duen eskaintzaren azken berriak Info+:

IKASTAROAK

Horretaz gain, aurtengo udan, UEUk doako ikastaroak antolatu ditu Nafarroako Gobernuarekin Elkarlanean:

 

MATRIKULAZIOA

Dagoeneko irekita dago matrikulazio epea, eta eskainiko diren ikastaroak irakasleentzat homologatutakoak izango dira. UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea) eman daiteke izena. 

UEUk antolatu dituen ikastaroei buruzko informazio gehigarria nahi dutenek Udako Euskal Unibertsitatearen webgunean (www.ueu.eus) izango dute eskura. Eibarren programatutako ikastaroak, bestalde, Isasi-Markeskoa jauregian emango dira (telefonoa: 943 821426, markeskoa@ueu.eus).

 

ELGOIBARKO UDALAREN DIRULAGUNTZAK

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailaren dirulaguntzei dagokienez, aditzera eman behar da, Udalak matrikula osoa ordainduko diela Elgoibarren erroldatuta dauden langabetuei, ikasleei, pentsiodunei eta jubilatuei; eta lanean dihardutenei, berriz, matrikularen erdia diruz lagunduko diela.

Dirulaguntzari buruzko informazio gehiago lortu nahi dutenek Elgoibarko Udalaren Euskara Sailera jo beharko dute (943 744366, euskara@elgoibar.eus, www.elgoibar.eus).