Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

Elgoibarko Udalak dirulaguntzak emango dizkie zozketa bidez gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzen dutenei

  • Zozketaren irabazleek gidabaimenaren ikastaroaren eta/edo azterketa teorikoaren pareko dirulaguntza jasoko dute, eta, gehienez ere, 500 €-ko zenbatekoa.

Elgoibarko Udalak, herriko autoeskolen laguntzarekin, saritu egingo ditu, lehenengo aldiz, gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzen duten herriko gazteak, hain zuzen ere, 16 eta 29 urte artekoak.

Horren haritik, Udalak aurten abian jarri duen “Animatu eta atera gidabaimena euskaraz!” ekimenaren bitartez, zozketa bidezko dirulaguntzak emango ditu gure herriko gazteek gidabaimena euskaraz gainditzeko egiten duten ahalegina saritzeko.

Dirulaguntza hau emateko, bada, zozketa egingo da gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditu eta dirulaguntza eskaera aurkezten duten guztien artean. Horiek horrela, zozketaren irabazleek gidabaimenaren ikastaroaren eta/edo azterketa teorikoaren pareko dirulaguntza jasoko dute, eta, gehienez ere, 500 €-ko zenbatekoa.

Horretarako, baina, honako baldintza hauek bete beharko dituzte dirulaguntza hau eskuratu nahi dutenek:

  • Elgoibarren erroldatuta egotea.
  • 16 eta 29 urte bitartean izatea.
  • Gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzea.
  • Azterketa teorikoa 2023ko urtarrilaren 1a eta urriaren 30a bitartean gainditzea.

Eskaerak aurkezteko azken eguna 2023ko urriaren 30a izango da, eta eskaerak HAZen (Santa Ana 2) edo www.elgoibar.eus webgunean egin beharko dira.