Elgoibarko Udalak dirulaguntzak emango dizkie UEUk antolatutako ikastaroetan parte hartzen duten elgoibartarrei

  • Dagoeneko irekita dago matrikulazio epea eta UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea) burutu daiteke.
  • Elgoibarko Udalak matrikularen erdia diruz lagunduko die Elgoibarren erroldatuta dauden herritarrei, gehienez ere, 200 euroko mugarekin. Eskaera egiteko epea urriaren 28an bukatzen da.

Aurreko urteetan bezalaxe, Elgoibarko Udalak dirulaguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarko eta Iruñeko eta egoitzetan, udazkenean eskainiko dituen ikastaroak bertatik bertara edo on-line egiten dituzten herritarrei.

Izan ere, UEUk, dagoeneko prestatu du datozen hilabeteetan Eibarren, Iruñean eta on-line egingo diren ikastaroen eskaintza.

Dagoeneko irekita dago matrikulazio epea eta UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea) burutu daiteke.

UEUk antolatu dituen ikastaroei buruzko informazio gehigarria nahi dutenek Udako Euskal Unibertsitatearen webgunean (www.ueu.eus) izango dute eskura. Eibarren programatutako ikastaroak, bestalde, Isasi-Markeskoa jauregian emango dira (telefonoa: 943 821426, markeskoa@ueu.eus).

 

Elgoibarko Udalak matrikularen erdia diruz lagunduko die Elgoibarren erroldatuta dauden herritarrei, gehienez ere, 200 euroko mugarekin.

Dirulaguntzari buruzko informazio gehiago lortu nahi dutenek Elgoibarko Udalaren Euskara sailera jo beharko dute (943 744366 euskara@elgoibar.eus). Eskaera egiteko epea urriaren 28an bukatzen da.

Hona hemen UEUk 2022ko udazkenerako prestatu duen eskaintza akademikoa:

Scape Room digitala sortzen (EIBAR)