- Helburua gaixotasun horren garrantziaz eta diagnostiko eta tratamendu egokiak azkar eskuratzeko beharraz komunitatea sentsibilizatzea eta kontzientziatzea da.
Elgoibarko Udalak bat egiten du haurren minbiziaren aurkako egunarekin eta Udala eta Aita Agirre kulturguneko estalpea hori kolorez argiztatuko dira gaur, otsailak 15.
2001ean Luxenburgon sortu zutenetik, otsailaren 15ean ospatzen da mundu osoan Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna,
Jardunaldiaren helburua gaixotasun horren garrantziaz eta diagnostiko eta tratamendu egokiak azkar eskuratzeko beharraz komunitatea sentsibilizatzea eta kontzientziatzea da.
Haurren minbizia pediatria-adinean dauden pazienteei eragiten dien edozein minbizi-mota da. Zelulak kontrolik gabe hazi eta barreiatzeko prozesua da. Gorputzeko edozein lekutan ager daiteke.
Helduengan minbizi mota asko prebenitu litezke arrisku-faktoreekiko esposizioa saihestuz; hala ere, haurrengan oraindik ez dira kausak ezagutzen.