- Egitura zaharrak narriadura-egoera aurreratua zuen. Egoera horren aurrean, Udalak segurtasuna bermatzeko neurriak hartu ditu, hesia lehenbailehen ordezkatuz.
Elgoibarko Udalak San Migel auzoko hesia ordezkatu du. Egitura zaharrak narriadura-egoera aurreratua zuen, eta inguruko egoiliarren eta oinezkoen segurtasunerako arriskutsua zen. Egoera horren aurrean, Udalak segurtasuna bermatzeko neurriak hartu ditu, hesia lehenbailehen ordezkatuz.
Instalazio berria material jasangarriz osatuta dago, eta plastiko birziklatuz egindako hesi bat aukeratu da. Horrek segurtasuna hobetzeaz gain, Udalak ingurumena eta jasangarritasuna babesteko duen konpromisoa indartzen du.
Hesia egoera ezin hobean dago jada San Migel auzoan, ingurunearen kalitatea eta herritarren lasaitasuna hobetzen lagunduz. Udalak lanean jarraituko du tokiko azpiegiturak mantendu eta hobetzeko, Elgoibarren bizi diren pertsona guztien segurtasuna eta ongizatea lehenetsiz.