- 13 familia ugaria izateagatik egin dira; 15, bigarren seme edo alaba bat inskribatzeagatik; 17, izaera sozialeko dirulaguntzaren baten onuradun izateagatik; eta eskabide 2, guraso bakarreko familia izateagatik.
- Onartutako 47 eskaerei dagokien dirulaguntzaren % 100 ordainduko da, guztira 3.045,90€.
Elgoibarko Udalak 47 dirulaguntza eskaera onartu ditu, udal ludotekak eta Atxutximaikak antolatutako udako aisialdi eskaintzan haurren parte-hartzea bermatzeko.
Haurrei zuzendutako udako udal aisialdiko eskaintzari dagozkion dirulaguntzak eskatzeko epea maiatzaren 7an amaitu zen. 48 eskabide aurkeztu ziren, eta 47 onartu dira, oinarrietan jasotako baldintza guztiak betetzen zituztelako.
13 familia ugaria izateagatik egin dira, 15 bigarren seme edo alaba bat inskribatzeagatik, 17 eskaera izaera sozialeko dirulaguntzaren baten onuradun izateagatik eta eskabide 2 guraso bakarreko familia izateagatik.
Onartutako 47 eskaerei dagokien dirulaguntzaren % 100 ordainduko da, guztira 3.045,90€.
Dirulaguntzaren zenbatekoa aldatu egiten da eskatzailearen egoeraren arabera:
- Familia ugariei eta guraso bakarreko familiei kuotaren % 30 ordainduko zaie dirulaguntza gisa.
- Bigarren seme edo alaba bat inskribatzen bada, nahiz eta familiak ugariak ez izan, bigarren inskripzioko kuotaren % 30 ordainduko da dirulaguntza gisa.
- Gizarte-izaerako laguntzaren bat (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Gizarte Larrialdietarako Laguntza) jasotzen duten familiei kuotaren % 70 ordainduko zaie dirulaguntza gisa.
Dirulaguntza hau aisialdiko jardueren beste kanpaina batzuetan ere abian jartzen da, eta helburua da familia eta seme-alaba guztien baldintza berdintasuna bermatzea antolatutako jardueretan parte hartzerakoan.