2022an jarriko dira lehenengo 140 plakak, eta 2023an gainerako 100 plakak. Helburua energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoa murriztea da.
Lehen faseak 49.582,52 euroko hasierako aurrekontua du + BEZa. Obrak egiteko epea 3 hilabetekoa izango da. Udalak obrak 2022ko azken hiruhilekoan egitea aurreikusten du.
Elgoibarko Udalak 2 fasetan, 2022an eta 2023an, 240 plaka fotovoltaiko jarriko ditu Olaizaga kiroldegiaren estalkian. 2022an jarriko dira lehenengo 140 plakak eta 2023an gainerako 100 plakak. Helburua energia primario ez-berriztagarriaren eskaria murriztea da. Horretarako, sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaiko baten sistema elektrikoan integratuko da, soberakinen konpentsazioarekin eta 100 KW-eko potentzia instalatuarekin.
Gaur egun, kontsumo osoa 365,76 MWh-koa da. Autokontsumitutako sorkuntza 66,185 MWh-koa izango litzateke, instalazioen behar elektrikoen %18. Instalazio fotovoltaikoa eremu fotovoltaiko batek osatuko du. Eremu hori eraikinen estalkietan instalatuko da, potentzia egokitzeko sistema baten eta dagokion instalazio elektrikoaren bidez, erabiltzailearen barne-sarearekin konektatzeko, autokontsumorako.
Lehen faseko aurrekontua lizitazioan dago une honetan abuztuaren 29ra arte (egun hori barne), eta 140 plaka fotovoltaiko instalatzea dakar. Hasierako aurrekontua 49.582,52 eurokoa da + BEZa. Obrak egiteko epea 3 hilabetekoa izango da. Udalak obrak 2022ko azken hiruhilekoan egitea aurreikusten du.
Udalak, 2022ko martxoan, sei eraikin publikotan fotovoltaikoen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari buruz enkargatu zuen azterlanaren barruan kokatzen da jarduketa. Bertan aztertu zen instalakuntzak izan zezakeen bideragarritzasuna eta errentagarritasuna. Horrela, ekonomikoki bideragarriena Olaizagako Kiroldegia da: barne-errentagarritasunaren tasa (TIR) % 10ekoa da, balio eguneratu garbia (VAN) 27.014,24 eurokoa, eta amortizazio-urteak 9 izango lirateke.
Elgoibarko alkate Ane Beitiak azpimarratu du “Elgoibar berdeago eta iraunkorrago baten aldeko apustua dela. Olaizagako instalazioetan elektrizitate garbia eta doakoa hornitzea da helburua, energia berriztagarrien erabilera areagotuz eraikuntzan eta azpiegitura publikoetan elektrizitatea ekoizteko eta erabilera termikoak emateko, bereziki kontsumotik gertu dauden puntuetan, eskala txikiko sorkuntza bultzatuz”.
“Elgoibarko eraikin publikoek batez ere egunez kontsumitzen dute energia elektrikoa, eta, beraz, eguzki-energia fotovoltaikoa aproposa da oso. Gainera, kasu gehienetan, eta bereziki Olaizaga kiroldegian, eraikinetako estalkiak erabilerarik gabe eta hurbileko oztoporik gabe dituzte, eta horrek plaka fotovoltaikoak egoki ezarri eta mantentzea ahalbidetzen du”.