- 9 familia ugaria izateagatik egin dira; 9, bigarren seme edo alaba bat inskribatzeagatik; 4, izaera sozialeko dirulaguntzaren baten onuradun izateagatik; eta eskabide 1, guraso bakarreko familia izateagatik.
- Onartutako 23 eskaerei dagokien dirulaguntzaren % 100 ordainduko da, guztira 726,80€.
Elgoibarko Udalak 23 dirulaguntza eskaera onartu ditu, udal ludotekak eta Atxutximaikak antolatutako neguko aisialdi eskaintzan haurren parte-hartzea bermatzeko.
Neguko haurrei zuzendutako udal aisialdiko eskaintzari dagozkion dirulaguntzak eskatzeko epea abenduaren amaieran amaitu zen. 23 eskabide aurkeztu ziren, eta guztiak onartu dira, oinarrietan jasotako baldintza guztiak betetzen zituztelako.
9 familia ugaria izateagatik egin dira, 9 bigarren seme edo alaba bat inskribatzeagatik, 4 eskaera izaera sozialeko dirulaguntzaren baten onuradun izateagatik eta eskabide 1 guraso bakarreko familia izateagatik.
Onartutako 23 eskaerei dagokien dirulaguntzaren % 100 ordainduko da, guztira 726,80 €.
Dirulaguntzaren zenbatekoa aldatu egiten da eskatzailearen egoeraren arabera:
- Familia ugariei eta guraso bakarreko familiei kuotaren % 30 ordainduko zaie dirulaguntza gisa.
- Bigarren seme edo alaba bat inskribatzen bada, nahiz eta familiak ugariak ez izan, bigarren inskripzioko kuotaren % 30 ordainduko da dirulaguntza gisa.
- Gizarte-izaerako laguntzaren bat (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Gizarte Larrialdietarako Laguntza) jasotzen duten familiei kuotaren % 70 ordainduko zaie dirulaguntza gisa.
Dirulaguntza hau aisialdiko jardueren beste kanpaina batzuetan ere abian jartzen da, eta helburua da familia eta seme-alaba guztien baldintza berdintasuna bermatzea antolatutako jardueretan parte hartzerakoan.