Urtero bezala, “Bizitzarako prestakuntza euskaraz” programen baitan, Elgoibarko Udalak hitzarmen bateratua sinatu du herriko ikastetxeekin. Guztira 210.300 euroko dirulaguntza emango die Udalak 2022/2023 ikasturtean hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko.
Hitzarmena honakoek sinatu dute, besteak beste: Ane Beitia Arriola, Elgoibarko Udaleko alkatea; Jabier Larrañaga Alberdi, Elgoibar Ikastolako zuzendaria; Nerea Gorostiza Uriguen, Herri Eskolako zuzendaria; Iratxe Azkuna Atxalandabaso, Elgoibarko Institutuko zuzendaria; Jose Mari Beristain Aristondo, MEKA Lanbide Eskolako zuzendaria, Ixaka Egurbide Lekube, IMHko zuzendaria eta Estibalitz Arando Ugartetxea EPAko idazkaria.
Dirulaguntza hori Udaleko Hezkuntza, Gizarte Ongizate, Euskara, Berdintasun, Sustapen Ekonomiko eta Enplegua eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako sailek bideratu dute, betiere, eskolekin adostutako hitzarmenak garatzeko eta sail hauen helburuekin bat datozen ekintzak abian jartzeko. Helburua da
Laguntzen zenbatekoari dagokionez, hauexek datuak:
- HERRI ESKOLA: 32.741,29 euro
- INSTITUTUA: 24.301,00 euro
- IKASTOLA: 71.121,69 euro
- MEKA: 7.947,00 euro
- IMH: 72.358,00 euro
- EPA:1.826,00 euro