- Helburua izan da euskara eta adingabeen aisialdirako hezkuntza-programa sustatzeko jarduerak finantzatzea eta administrazioaren eta tokiko elkarteen ekimenen arteko lankidetza indartzea.
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea Elkarteak 210.000 euroko dirulaguntza jaso zuen 2023an Elgoibarko Udaletik, 2022an baino 26.000 euro gehiago.
Hitzarmena martxoaren hasieran sinatu zen. Helburua euskara eta adin txikikoen aisialdirako hezkuntza programa sustatzeko jarduerak finantzatzea izan da, eta baita administrazioaren eta herriko elkarteen arteko lankidetza indartzea ere, kasu honetan Elgoibarko Izarrak herrian egiten duen lana babestuz.
Aurreko urteetan bezala, Elgoibarko Izarrarentzako dirulaguntza bi udal sailen bidez eman da: Euskara Sailak 130.000 euro jarri ditu, eta gainerako 80.000 euroak Haur, Nerabe eta Gazteria Sailak.
Gobernu Batzordeak justifikazio-memoria onartu ondoren, dirulaguntza bere osotasunean ordaindu da.