Elgoibarko Udalak 2025eko egutegia aurkeztu du eta Aita Agirre kulturgunean eta HAZ-en eskura daiteke

  • Aurtengoa argazki lehiaketaren hamazazpigarren edizioa izan da. Guztira, 11 herritarrek parte hartu dute, eta 38 argazki aurkeztu dituzte.
  • Udalak 4.000 egutegi txiki kaleratu ditu eta herri osoko postontzietan banatuko ditu; egutegi handiak (4.500 ale), aldiz, Herritarren Arreta Zerbitzuan eta Aita Agirre kulturgunean eskuratu ahal izango dira.
  • Marrazki lehiaketan, berriz, LH5 eko 124 ikaslek parte hartu dute.
  • Sari banaketaren argazki galeria
  • Egutegi handia (PDF), egutegi txikia (PDF)

 

Kalean da, dagoeneko, herritarrek hain estimuan duten 2025eko Egutegia, Elgoibarko Udalak argitaratzen duena. Asteazken honetan izan da aurkezpena Aita Agirre kulturgunean, eta bertan bildu dira Udaleko ordezkariak eta Argazki eta Marrazki lehiaketetako saridunak epaimahaikideekin: Ongarri eta EGUR elkarteetako ordezkariak.

Aurtengo lehiaketaren gaia “Elgoibar, elkar zaintzen duen herria” izan da. Egutegi handian hainbat herritarrek egindako argazkiez gain, ikasleen marrazkiak ere ageri dira; izan ere, hamaikagarren aldiz antolatu du Udalak egutegirako marrazki lehiaketa. Egutegi txikian, berriz, intereseko telefono zenbakiak ageri dira: Udaleko sailak, Euskaltegiak, Liburutegia, Musika Eskola, Olaizaga kiroldegia…

Datorren urteko gaia librea izango da, “Elgoibar” izango da, beraz, argazkia Elgoibarren ateratakoa izan beharko da eta 2024ko urritik 2025eko urrira arte egindakoa. Helburua litzateke herriko leku, txoko, ekimen, festa, gizarte bizitza… irudikatzea argazki bidez. 

 

Argazki lehiaketa

Aurtengo argazki lehiaketan (hamazazpigarrena izan da) 11 herritarrek parte hartu dute, eta guztira, 38 argazki aurkeztu dituzte. Udaleko eta Ongarri elkarteko ordezkariez osatutako epaimahaiak 12 argazki aukeratu ditu egutegi handirako eta beste argazki bat txikirako.

 

Argazki lehiaketako saridunak

  • Jabi Leon Casado (3 argazki)
  • Ainhoa Andonegi Alonso
  • José Ramón Cabrera Cid (2 argazki)
  • Asier Atorrasagasti Amuategi
  • Miren Mugica Fernández de Jauregui
  • Vicente Guinea Gonzalez de Artaza
  • Asier Orbea Ostolaza ( 2 argazki)
  • Gurutze Ariznabarreta Atxa

 

Eta egutegi txikirako argazkiaren sariduna, berriz, Jose Antonio Moreno Zorrilla izan da.

Saridunek 80 euroko balioa duen erosketa-bonua jaso dute, saritutako argazki bakoitzeko.

 

Marrazki lehiaketa

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean antolaturiko hamaikagarren Marrazki lehiaketan Lehen Hezkuntzako 5. mailako 124 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta EGUR elkarteko ordezkariak, Paula Herasek osatu dute. Saridunak ondorengoak izan dira:

 

Marrazki lehiaketako saridunak

 

Lehiaketan Herri Eskolako eta Ikastolako LH 5 mailako ikasleek parte hartu dute, eta, guztira, 124 marrazki aurkeztu dira lehiaketara. Aurtengo Marrazki lehiaketaren gaia “Elgoibar, elkar zaintzen duen herria” izan da.

12 marrazki, 6 Herri Eskolakoak eta 6 Ikastolakoak, aukeratu dira egutegirako, hau da, marrazki bat hilabete bakoitzeko.

Hona hemen irabazleak: 

  1. Anderson Salinas Vilca
  2. Libe Jurado Bastida      
  3. Libe Lopez Arroitajauregi
  4. Lara Gurrutxaga Galdona
  5. Nikole Zabaleta Otaegi 
  6. Ibai Muruamendiaraz Elorza
  7. Zeenat Fatima Masood Jabeen
  8. Ekaitz Leonardo Oñederra
  9. Mikel Azkoaga Telleria
  10. Marcos Lorenzo Ruiz                                              
  11. Yasmin Bachiri                                     
  12. Ariane Garate Lopez       

 

Saritutako haurrek 30 euroko erosketa-bonoa, euskarazko mahai joko bat eta saritutako marrazki guztiekin prestatutako egutegi berezi bana eskuratu dituzte.

Edonola ere, Udalak 4.000 egutegi txiki kaleratu ditu eta herri osoko postontzietan banatuko ditu; egutegi handiak (4.500 ale), aldiz, Aita Agirre kulturgunean eta HAZen eskuratu ahal izango dira ostegun honetatik aurrera.