Elgoibarko Udalak 2023ko egutegia aurkeztu du eta Aita Agirre kulturgunean eta HAZ-en eskura daiteke

  • Aurtengoa argazki lehiaketaren hamabosgarren edizioa izan da. Guztira, 36 herritarrek (15 emakumezko eta 21 gizonezko) parte hartu dute, eta 180 argazki aurkeztu dituzte.
  • Udalak 6.500 egutegi txiki kaleratu ditu eta herri osoko postontzietan banatuko ditu; egutegi handiak (3.500 ale), aldiz, Herritarren Arreta Zerbitzuan eta Aita Agirre kulturgunean eskuratu ahal izango dira.
  • Marrazki lehiaketan, berriz, LH5eko 127 ikaslek parte hartu dute.
  • Sari banaketaren argazkiak

Kalean da, dagoeneko, herritarrek hain estimuan duten 2023ko Egutegia, Elgoibarko Udalak argitaratzen duena. Astearte honetan izan da aurkezpena Aita Agirre kulturgunean, eta bertan bildu dira Udaleko ordezkariak eta Argazki eta Marrazki lehiaketetako saridunak epaimahaikideekin: Ongarri argazkilaritza elkarteko ordezkaria eta Gemma Monreal margolaria.

Aurtengo lehiaketaren gaia librea izan da. Egutegi handian hainbat herritarrek egindako argazkiez gain, ikasleen marrazkiak ere ageri dira; izan ere, hamargarren aldiz antolatu du Udalak egutegirako marrazki lehiaketa. Egutegi txikian, berriz, intereseko telefono zenbakiak ageri dira: Udaleko sailak, Euskaltegiak, Liburutegia, Musika Eskola, Olaizaga kiroldegia…

Datorren urteko lehiaketaren gaia “Elgoibarko gizarte, kultura eta kirol arloetako elkarte eta taldeek antolatutako ospakizunak eta jarduerak” izango da, beraz, argazkia Elgoibarren ateratakoa izan beharko da eta 2022ko urritik 2023ko urrira arte egindakoa.

 

Argazki lehiaketa

Aurtengo argazki lehiaketan (hamabosgarrena izan da) 36 herritarrek parte hartu dute, eta guztira, 180 argazki aurkeztu dituzte. Udaleko eta Ongarri elkarteko ordezkariez osatutako epaimahaiak 12 argazki aukeratu ditu egutegi handirako eta beste argazki bat txikirako.

 

Argazki lehiaketako saridunak

  • Gurutze Ariznabarreta Acha (3 argazki saritu)
  • José Ramón Cabrera Cid 
  • Manu Sánchez Conde
  • Saioa Rodriguéz Iriondo
  • Haizea Sanchez Fernandez de Jauregi.
  • Vicente Guinea González de Artaza.
  • Jabi Leon Casado
  • Larraitz Zialtzeta Aduriz 
  • Alberto Murcia Corrales
  • Denis Saiz Saborido

Eta egutegi txikirako argazkiaren sariduna, berriz, María Expósito Murillo izan da.

Saridunek 80 euroko balioa duen erosketa-bonua jaso dute, saritutako argazki bakoitzeko.

 

Marrazki lehiaketa

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean antolaturiko hamargarren Marrazki lehiaketan Lehen Hezkuntzako 5. mailako 127 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute. Saridunak ondorengoak izan dira:

 

Marrazki lehiaketako saridunak

  1. Maia Alustiza Alberdi
  2. Nora Gurrutxaga Iriondo
  3. Nahia Malvar Ibañez
  4. Elaia Ormaechea Arroyo
  5. Aya El Majjaoui El Ayadi 
  6. Intza Rubio Aguirre
  7. Aya Kasmi  
  8. Paola Morales Ruiz
  9. Noa Pérez Ferreiro
  10. Jon Garitano Gonzalez
  11. Fabrizio Arguello Ricci
  12. Arene Balzola Aguirre

 

Saritutako haurrek 30 euroko erosketa-bonoa, marrazteko materiala eta saritutako marrazki guztiekin prestatutako egutegi berezi bana eskuratu dituzte.

 

Edonola ere, Udalak 6.500 egutegi txiki kaleratu ditu eta herri osoko postontzietan banatuko ditu; egutegi handiak (3.500 ale), aldiz, Aita Agirre kulturgunean eta HAZen eskuratu ahal izango dira asteazken honetatik aurrera.