- Diruz lagunduko diren jardueren artean daude elikagaien loteak eta premia biziko ondasunak prestatzea eta antolatzea, Elgoibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen eta Elgoibarko Gurutze Gorriaren arteko lankidetza-sarearen bidez hautemandako beharrizanetan oinarrituta.
Elgoibarko Udalak aho batez onartu du 1.000 euroko dirulaguntza izenduna Gipuzkoako Elikagaien Bankuari. Laguntza honen helburua da herrian kalteberatasun- eta pobrezia-egoeran dauden pertsonei laguntzea.
Diruz lagunduko diren jardueren artean daude elikagaien loteak eta premia biziko ondasunak prestatzea eta antolatzea, Elgoibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen eta Elgoibarko Gurutze Gorriaren arteko lankidetza-sarearen bidez hautemandako beharrizanetan oinarrituta.
Elgoibarko Udalak, ekintza honen bidez, behartsuenen alde lan egiten duten erakundeei laguntzeko konpromisoa berresten du, eskualdean laguntza-sarea indartuz eta baliabideak gehien behar dituztenengana iristen direla ziurtatuz, betiere tokiko eragileekiko lankidetzan oinarrituta, kasu honetan Elikagaien Bankuarekiko eta Gurutze Gorriarekiko lankidetzan.