Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

Elgoibarko Udalak 0-4 urte bitarteko umeentzako jolasgunea inauguratuko du ostiral honetan, abenduak 1, Olaizaga kiroldegian

  • Maialen Gurrutxaga alkateak azaldu duenez, “zerbitzua doakoa izango da eta ez dago zertan Kirol Patronatuko bazkide izan behar”. 
  • Ekimen honen helburua da haurrei espazio atsegina eskaintzea, beren beharretara egokitua eta segurua, non gozatzeko eta garatzeko aukera izango duten, eta, aldi berean, familia desberdinen arteko elkarreragina eta topaketa sustatuko da.

Elgoibarko Udalak ostiral honetan, abenduak 1, Olazaiga kiroldegiko gimnasioetako batean 0-4 urte bitarteko haurrentzat bereziki diseinatutako jolasgunea inauguratuko du.

Ekimen honen helburu nagusia haur txikienei espazio atsegina, beren beharretara egokitua eta segurua eskaintzea da, gozatu eta garatu ahal izateko. Jolasgune hori haurren beharretara eta adinetara egokituta egongo da, eta, horrela, haurren entretenimendurako giro egokia bermatuko da.

Jolaserako gunea izateaz gain, ekimen honek familia ezberdinen arteko interakzioa eta topaketa ere sustatuko ditu, komunitatean harreman berriak sortuz. Gurasoentzako eta zaintzaileentzako topagunea izatea espero da, esperientziak partekatzeko eta gizarte-harremanak sendotzeko.

Jolasgunea irekitzeko ordutegia honako hau izango da:

  • Ostiraletan: 16:00 – 19:30
  • Larunbatetan: 09:30 – 12:30 eta 16:00 – 19:30
  • Igandeetan: 09:30 – 13:00

Maialen Gurrutxaga alkateak azaldu duenez, “zerbitzua doakoa izango da eta ez dago zertan Kirol Patronatuko bazkide izan behar”. Berretsi du gainera zerbitzua bultzatzeko asmo tinkoa: “0-4 urteko haurrentzako jolasgunea 2023-27 Legealdi Planeko proiektuetako bat da, lantzen ari garena une honetan, eta zeina egonkor egin nahi dugun; beraz, behin betiko eremu bat garatu artean, kiroldegiko gune berri hau egongo da zerbitzua eskaintzen behin behinekoz”. 

Garrantzitsua da gogoratzea kiroldegiko arau orokorrak aplikatuko direla, besteak beste, barnealdean erretzeko debekua, izendatu gabeko eremuetan jateko edo hondakinak sortzeko debekua edo animaliarik ez onartzea 

Halaber, jolasgune hori erabiltzeko arau espezifiko gehigarriak ezarriko dira, hala nola, haurrek beti heldu baten laguntza behar izatea, haurrei lekua emateko heldu kopuru txikia mantentzeko gomendioa, eta zarata minimizatzeko eskaera, erabiltzaile guztientzako esperientzia atsegina bermatzeko.

Gune berri hau Udal Kiroldegiko instalazioei ongietorria emateko urrats berria da eta Elgoibarko Udalak ingurune seguru eta lagunkoi batean gaztetxoen garapenerako eta dibertimendurako aukerak eskaintzeko duen konpromisoa adierazten du.