Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

Elgoibarko Udala udan hasiko da King Kongeko zubiaren obrarekin

  • Zubia birmoldatzeko lanak faseka egingo dira.
  • Udan N-634 errepidearen gaineko pasabide berri bat, igogailua eta bertara sartzeko eskailerak eta N-634 errepidearen beste aldeko pasabidea egiteko lanak hasiko dira.
  • Lehenengo fase honek 1.200.000 euro inguruko inbertsioa izango du, BEZa barne. Gauzatzeko epea 10 hilabetekoa izango da. Bigarren fasea denboran zehar modu jarraituan garatzea aurreikusten da.

Elgoibarko Udalak lehiaketa publikora aterako du apirilaren hasieran King Kong zubia birmoldatzeko eta haren irisgarritasuna hobetzeko lehen faseko obra. Herritarren irisgarritasuna eta segurtasuna bermatzeko, eta, bereziki, Urazandi auzoko bizilagunena, Udalak fasetan banatu du zubia birmoldatzeko obra, eta modu independentean egingo dira.

Lehenengoak, apirilean lehiaketara aterako denak, N-634 errepidearen gaineko pasabide berri bat, igogailua eta bertara sartzeko eskailerak eta Urazandi aldera doan N-634 errepidearen beste aldeko pasabidea hartzen ditu. Bigarren fasean, Deba ibaiaren gaineko pasabidea eta eskuinaldeko sarbide-arrapala birmoldatuko dira, eta Urazandiko pasabidea berrituko da, baita N-634 errepidearen gainean dagoen pasabidea eraitsi eta ibaiaren pasabidearekin lotuko ere. Hirugarren fasean, ibaiaren pasabidearen ezkerraldeko lotura-arrapala eta igogailuaren goiko ontziratzea jasotzen dira, eta, azkenik, laugarren fasean, Pilar ikastetxe zaharraren lurzatira sartzeko pasabidea sartzen da, Urazandi auzora sartzeko bidearen gainean.

Udalaren helburua Elgoibarko San Frantzisko kalearen eta Urazandi auzoaren arteko irisgarritasuna hobetzea da: “obra udan hasiko da. Elgoibarrerako proiektu estrategikoa da. Irisgarritasun-baldintzak nabarmen hobetuko dira King Kong zubiaren erreformarekin -udal gobernuak nabarmendu duenez-, elgoibartarren ongizatean zuzenean eraginez”.

Urazandi auzoa eta hirigunea lotzen dituen oinezkoentzako ibilbideak oztopo arkitektoniko garrantzitsuak zeharkatzen ditu, hala nola N-634 errepidea eta Deba ibaia. Gaur egun, errepidea eta ibaia zeharkatzen dituzten bi pasabideetan barrena egiten da ibilbide hori. Egungo ibilbidea ez dator bat irisgarritasunari buruzko egungo araudiarekin.

Alde horretatik, irisgarritasuna hobetzeko ezarritako helburuak honako hauek dira:

  • Ibaiaren gaineko pasabidea irisgarritasun-araudia betetzeko beharrezko baldintzez hornitzea.
  • N-634 errepidearen eta Urazandi auzoaren arteko maila gainditzea igogailu publiko baten, eskaileren eta arrapala gehigarria duen komunikazio-puntu bertikal baten bidez.
  • N-634 errepidearen gainetik igarotzea, pasabide goratu baten bidez.
  • Komunikazio bertikaleko puntua Elgoibarko HAPOko “6.E. el Pilar” partzelarekin lotzea.
  • N-634 errepidean Mendarorako noranzkoan autobus-geltokia mantentzea.

Hartutako konponbidearen arabera, N-634 errepidearen gaineko bidegurutzean pasabide berri bat egongo da, gaur egun ibaia zeharkatzen duen pasabidetik gora, eta igogailu bat egongo da bi pasabideen arteko desnibela gainditzeko. Errepidearen gaineko pasabidearen azken muturrean beste pasabide bat dago, N-634 errepidearekiko nahiko paraleloa, Urazandiko bidearen espaloian amaitzen den trazadurarekin bat egiten duena. Tarte hori ez da aldatuko, % 2tik beherako luzetarako maldak dituenez, irisgarritasun-baldintzak betetzen baititu. Pasabide horrek Pilarreko ikastetxe zaharraren lurzatirako sarbidea emango du etorkizunean (4. fasea).

Lehenengo fase honek 1.200.000 euro inguruko inbertsioa izango du, BEZa barne. Gauzatzeko epea 10 hilabetekoa izango da. Bigarren fasea denboran zehar modu jarraituan garatzea aurreikusten da.