- Interesa izan dezaketen herritarrek ikastaro berri hauek doan probatzeko aukera izango dute otsailaren 23an. Aurrez izena eman behar da.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak lau ikastaro berri eskainiko ditu martxotik aurrera: haurdunaldiko gimnasia, Krosfit eta TRX ikastaroak Olaizaga Kiroldegian eskainiko dira eta Mintxetan, berriz, Emakumeak Korrika. Orain arte Olaizagan zein Mintxetan eskaintzen ziren 15 ikastaroei gehituko zaizkie.
Interesa izan dezaketen herritarrek ikastaro berri hauek doan probatzeko aukera izango dute otsailaren 23an. Horretarako izena eman beharko dute Olaizaga Kiroldegian edo 943744415 telefonora deituz.