2004-2009 urteen artean jaiotakoentzat egongo dira bideratuta ekintza eta ekimen guzti hauek.
Izen ematea Gaztelekuan egingo da, eta honetarako azkenengo eguna maiatzaren 22a izango da.
Elgoibarko Udal Gaztelekuak dagoeneko antolatuta dauka aurtengo uda. 2004-2009 urteetan jaiotakoentzat udalekuak antolatu dira, eta gainera, hainbat irteera eta tailerrez disfrutatzeko aukera izango dute. Maiatzaren 22a izango da azkenengo eguna izena emateko, Gaztelekuan.
Udalekuei dagokionez, hiru desberdin eskainiko dira: irekia, ibiltaria eta surf ikastaroa. Irekiari dagokionez, plan desberdinak egingo dituzte bost egunez: ekainak 27 kaja tailerra izango dute Gaztelekuan, ekainak 28 Lasertag-era (Donostia) egingo dute irteera, ekainak 29 arratsalde pasa joango dira Zumaira, ekainak 30 Gamarrako parkera (Gasteiz) joango dira egun pasa eta uztailak 1 boleibol txapelketa izango dute Deban. Udaleku ibiltariari dagokionez (uztailak 11-13), Elgoibar-Bergara-Oñati ibilbidea egingo dute, bidean bi gauekin. Surf ikastaroari dagokionez (uztailak 26-29), Zumaian izango dira, eta egun erdiko plana izango da, lau egunez. Kasu honetan, garraioaren kostua norberak ordaindu beharko du.
Udaleku irekiak eta ibiltariak prezio berdinak izango dituzte:
- Elgoibarren erroldatuta dauden familia ugariek, guraso bakarreko familiek edo bigarren seme-alabaren izena ematen duten familiek (FU/GB/2SA): 17,5 euro.
- Elgoibarren erroldatuta dauden eta DBE edo GLL jasotzen duten familiek (DBE/GLL): 7,5 euro.
- Gainontzekoek, prezio orokorra: 25 euro.
Surf udalekuei dagokionez, honako prezio hauek izango ditu:
- Elgoibarren erroldatuta dauden familia ugariek, guraso bakarreko familiek edo bigarren seme-alabaren izena ematen duten familiek (FU/GB/2SA): 31,5 euro.
- Elgoibarren erroldatuta dauden eta DBE edo GLL jasotzen duten familiek (DBE/GLL): 13,5 euro.
- Gainontzekoek, prezio orokorra: 45 euro.
Irteeren kasuan, honako hauek egingo dituzte:
- Uztailak 4, abentura parkea (Mendexa + Lekeitioko hondartza). Prezioak: O: 15 euro; FU/GB/2SA: 10,5 euro; DBG/GLL: 4,5 euro.
- Uztailak 6, ur parkea (Logroño). Prezioak: O: 12 euro; FU/GB/2SA: 8,4 euro; DBG/GLL: 3,6 euro.
- Uztailak 18, paintball (Zubieta). Prezioak: O: 11 euro; FU/GB/2SA: 7,7 euro; DBG/GLL: 3,3 euro. Kasu honetan, garraioaren kostua norberak ordaindu beharko du.
- Uztailak 20, ongravity (Barakaldo). Prezioak: O: 15 euro; FU/GB/2SA: 10,5 euro; DBG/GLL: 4,5 euro.
Nerabeek udako oporraldiko aisia eskaintzan parte har dezaten, Elgoibarko Udal Gaztelekuak deskontuak aplikatzen ditu. Deskontua aplikatzeko beharrezkoa izango da familia eredu jakina dela edo gizarte izaerako diru-laguntzak jasotzen direla ziurtatzen duen dokumentazioa gaztelekuan aurkeztea.
Plazen esleipenak honetan oinarrituko da:
- Ekintza bakoitzak plaza mugatuak ditu.
- Elgoibarren erroldatuta dauden nerabeek lehentasuna izango dute.
- Plaza lortzeko gaztelekua ekarri beharrekoak:
- Gaztelekuko zerbitzuan parte hartzea baimentzeko fitxa (paperean).
- Ekintzan parte hartzea baimentzeko fitxa (paperean).
- Ekintzaren kuota (esku dirutan).